IV. Urien Foroa atontzen parte hartuko dau Bilbok
2020-07-15 09:00 Pil-pilean2021ean, Urien Foroaren laugarren aldia atontzeko bileran parte hartuko dau Bilbok.
Estaduko eta nazinoarteko urien eta erakundeen ordezkariak, tokiko gobernuakaz lanean dabizanak, foro horretan batuko dira, urien etorkizunerako ideak, proiektuak eta ikuspegiak trukatzeko, uriak biziteko leku egokiagoak, jasangarriagoak eta inklusiboagoak izan daitezan eta oneratzeko gaitasun handiagoa izan deien egin beharreko bideari buruz. Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateorde eta Mobikortasun, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriko Politiken koordinatzaileak IV. Urien Foroa atontzeko bileran parte hartuko dau gaur, garagarrilak 15.
Danetara, 68 ordezkari izango dira parte hartuko dabenak, dagoeneko bide hori egiten hasi diran urietatik eta tokiko gobernuakaz alkarlanean dabizen antolakundeetatik etorriak.
Bilboren ordezkari Alfonso Gil izango da eta gure urian gai horretan egindakoak azalduko ditu, bai eta Urirako abian diran proiektuak eta etorkizuneko proiektuak be; horreen artean dagoz uri osoan zehar bizikletak erabiltea sustatzeko kanpainak edo Bilbao 30 izenekoa, izan be, horren bidez uri-sare osora zabaldu nahi da orduko 30 kilometroko abiadurearen mugea zirkulazinorako (dagoeneko ezarrita dago uriko bideen artean % 87an). Bizkaiko uriburua 300.000 biztanle baino gehiagoko lehen uria izango da munduan bere kale guzti-guztietan neurri hori ezartzen eta horri esker zirkulazinoa baretu, gidatzeko ohiturak aldatu eta ingurumenaren gaineko presinoa gitxitzen da, airearen kutsadura eta zarata gitxiago eraginez.
Bilboko Udala Foroa antolatzen daben erqakunde laguntzaileen artean dago eta, alde horretatik, lagundu egiten dau Foroaren hurrengo aldia osotuko daben gaiak zehazten eta, esangura horretan, gi jakin batzuen inguruko dokumentu erabilgarri eta praktikoak lantzen parte hartzen dau, uriak kudeatzeko idea barriak eta ikuspegiak mahairatzen baitira, baita uri-praktikarik onenak antzemon eta hautatzeko lanetan be, ostean, Foroko programea osotuz.
Hiru bider egin da dagoeneko foro hau, Espainian eta Latinamerikan (Medellínen, Kolonbian) eta Urien Foroak laugarren aldia izango dau Madrilen, 2021eko bagilaren 8tik 10era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!