650.000 euro lanbide heziketan Erasmus+ mobikortasun programak laguntzeko

Bizkaie! 2020-07-15 08:19   Pil-pilean

Helburua da, ikaskuntza arrazoiakaitik personak mobiduteko onartutako proiektuak kofinantzateko dirulaguntzak emotea.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, bart egindako bileran onartu dau Lanbide Heziketearen eremuan ikaskuntzarako mobikortasun-ekintzak antolatu eta jorratzeko dirulaguntzak deitzen dituan agindua, Erasmus+ programearen barruan.

650.000 euroko zenbatekoa dauen Agindu honen helburua da, Erasmus+ programearen 2020ko deialdian ikaskuntza arrazoiakaitik personak mobiduteko onartutako proiektuak kofinantzateko dirulaguntzak emotea, betibe mobikortasun-proiektu horreek 2020-2021 ikasturtean gauzatzen badira. Mobikortasun horreen azken hartzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulautako edo titulautako ikasleak (Erdi Mailako zein Goi Mailako zikloetakoak) edo euskal Lanbide Heziketako irakasleak izan daitekez.

Europako Batasunak mobikortasun jarduera horreek finantzietako egiten dauen ekarpen ekonomikoa ez da nahikoa izaten jarduerak gauzatu ahal izateko, beraz ezinbestekoa da deialdiok egitea Europako finantziazinoak hartzen ez dauen portzentajea osotzeko. Deialdi honen bidez emoten diran dirulaguntzak egonaldi-gastuetarako bideratzen dira, batez be.


1.454 ikasle eta 290 irakasle

2019-2020 ikasturtean, Euskadiko Lanbide Heziketak0 1.454 ikasle izan dira, bai ikastetxe publikoetakoak bai itunpekoak, Erasmus+ mobikortasun proiektuetan parte hartzeko laguntza horreen onuradun, igazko deialdien bidez. Irakasleak, barriz, 290 izan dira.

Deialdi honek laguntzen dituan ikasleen zein irakasleen mobikortasun-ekintzek honako helburu honeek sustatzen ditue:

- Parte-hartzaileei laguntzea ezagutza, trebetasunak eta gaitasunak bereganatzen, euren lanketa personala bultzatzeko.

- Lanbide Heziketako ikasleei atzerrian prestakuntzea jasoteko aukerak ugaritzea.

- Ikasleei beharrezko dituen trebetasunak emotea, hezkuntza eta prestakuntza-arlotik lan-merkatura igaro daitezan.

- Hezkuntzearen eta Lanbide Heziketearen esparruetan ohitura barritzaileak jorratzen laguntzea eta horreen transferentzia lortzea bertan zein herrialde parte-hartzaileen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu