Bilboko Artiatx-ek ateak zabalduko ditu astegoienean
2020-07-14 09:19 KultureaJulia Spínolaren Rojamente erakusketea izango da lehenengoa.
Datorren zapatuan, garagarrilaren 18an, Artiatx Espazioa zabaltzeko ekitaldia izango da eta horri esker Julia Spínola artisteak Rojamente erakutsiko deusku, Julia Spínola artista madrildarrak Euskal Herrian egingo dauen lehengo bakarkako erakusketea. Okela Sormen Lantegiaren lankidetzeari esker dator ekimena, Eremuak programearen babesagaz: Ilusinoz zabaltzen ditugu Artiatx - Deustuibarra 70A zenbakiko 2. pisuko ateak'.
Julia Spinola
Madrildarrra eskultura eta marrazkiaren eremuetan ibilten da. Materiaren eta keinuaren arteko loturea konstante bat da bere lanean, keinua irudi ez finkatu bat legez, lan prozesuaren aurretikoa dana eta materia modu batera edo bestera mobidutearen desiotik datorrena.
Haren lanean sarritan errepetiduten dan beste elementu bat trama bat bilatu edota sistema bat sortzea izaten da, izan be, ekintza kate horren bitartez emoten dan ariketatik pieza zeharkatzera heldu daiteke. Pieza zeharkatzearen behar hau ez da era literal batean ulertu behar, figuratuan baino; alerta, adi, prest egoteagaz dau zerikusia, ez pentseteagaz (baina bai), medioaz ahaztu eta prozesuan pieza transformetan ixteagaz, hain zuzen. Transformazino hori finkatua geratzen da amaierako lanean.
Julia Spínolaren Rojamente erakusketearen inaugurazinoa
Non: Zorrotzaurren, Artiatx - Deustuibarra 70A 2. pisua (Artiach fabrika zaharra).
Noiz: Garagarrilaren 18an, zapatuan.
Ordua: 12:00etan.
Erakusketea irailaren 18an zarratuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!