Ibilbideak Urdaibai Biosferako Erreserban
2020-07-14 08:19 Pil-pileanBizkaiaren natura eta paisaje ikusgarriak ardatz hartuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak bisita gidatuen eskaintza zabala dakar, Bizkaiko historia ezagutu eta gozetako. Neolitotik industriaurrera arte, eskaintza kultural honek Bizkaiko etaparik garrantzitsuenak eta lurraldearen ezaugarri izan diran jarduera ekonomikoak eta politikoak ezagutzeko aukerea eskaintzen dau, hori guztia, Bizkaiaren natura eta paisaje ikusgarriak ardatz hartuta.
Ibilaldiak
- EREÑOZAR GAZTELUA: Ereño udalerrian dagoan Sant Miguel d´Erecho gaztelua -XI eta XIII. mendeen artean jardunean eta Ereñoko parrokia-eleizea eta haren nekropoliak -XIII. eta XIV. mendeetan- egon dira hemen kokatuta, hurranez hurran. Gazteluaren historiako azken aldian, Alfonso XI.aren tropek setiau eben gailurra, 1334.urtean.
- ARROLAKO OPPIDUMA: Burdin Aroko herrixka indigenarik inportanteenetako bat da, ekialdeko Kantauri aldean. Gastiburuko gailurreriako tontorrean eregi eben, Kristo aurreko IV. mendean; eta alde horretako bizitzea egituratu eban biztanlegunea izan zan, Kristo ondoko I. mendean erromatarrak heldu ziran arte. Publikoari zabalik dagoan interpretazino zentro bat dau Arratzun (Arrolagune).
- TRIBISBURUKO NEKROPOLI ERROMATARRA: Hil-egitura erromatarraren multzo harrigarri bat da, Sollube mendiaren inguruetan kokatutakoa. Errausketa-nekropoli honek sare trinko bat dau, pasilloz bereizitako oinplano karratuko harrizko esparruakaz. Esparruetan, hildakoen errautsak ixten zituen. Kristo ondoko I. eta III. mende artean erraustu zituen hildakoak, eta oraindino topau ez dan inguruko herrixka bateko biztanleak ziran.
- FORUKO HERRIXKA ERROMATARRA: Dakigunaren arabera, Erromak Bizkaian sortu eban kokaleku nagusia da. Azken hamarkadetan -egin diran indusketa- eta zaharbarritze-lanei esker, behar bezela dokumentau eta balioetsi ahal izan da biztanle-gune hau. Elexaldeko muinoan kokatuta dago, Urdaibaiko erdigunean. Kristo ondoko I. mendean sortu eben, 6 hektareako gainazal baten gainean, eta V. mendera arte izan zituan biztanleak.
- KATILOTXUKO ESTAZIO MEGALITIKOA: Trikuharri bi dagoz, 2004. eta 2008. urteen artean induskatu eta zaharbarritutakoak, (Katilotxu l eta V), eta hiru tumulu-egiturea be bai (Katilotxu II, VI eta Pakotene), esku hartu bakoak hirurak. Era kolektiboan erabilitako hil-eraikinak dira, aldi neolitikoan (Katilotxu I) eta kalkolitikoan (Katilotxu V) sartuak.
Informazinoa eta erreserbak
688 856 689 telefono zenbakian edo ibilbideak@bizkaia.eus posta elektronikoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!