Bilboko Injinerutza Eskolea eraikinak birusaren kontra babesteko lehian

Bizkaie! 2020-07-13 11:41   Pil-pilean

Galdakaoko Udala WOSHIE Ziurtagiria lortuko dauen munduko lehen Udala izango da.

Galdakaoko Lehendakari Ardanza Parkea (IƱigo Gabarain) | Ikusi handiago | Argazki originala



Bilboko Injinerutza Eskolea
ren eta WOSHIE-ren ziurtagiriaren bitartez, eraikinen eta barruko espazioen babesa hobetzen lagunduko dabe, edozein birus ez daiten zabaldu; lehenengo jardueran, erakundeek igongailuak babesteko patente bat landuko dabe, horreen barruan birusak zabaldu ez daitezan, eraikin hori bisitetan daben, bertan lan egiten daben edo barruan dagozan personen osasuna eta babesa sustatzeko.

Hitzarmenaren ekitaldian egon dira: Raquel Idoeta Hernandorena, Eskolako Injinirutza Nuklearreko eta Fluidoen Mekanikako Saileko zuzendaria, Rafael Díez Vega, WOSHIE Espainiaren ordezkari lez, Víctor de la Peña Aranguren, Eskolako Makina eta Motore Termikoen Saileko irakasle titularra, Bizkaiko Industria Injineruen Alkargoaren (COIIB) ordezkari, eta Alfonso Hernández Frías, Euskoiker Fundazinoaren kudeatzailea.

Kontuak kontu, EHU/UPV, WOSHIEko batzorde zientifikoko kide bihurtu da eta ikerketarako eta dibulgazinorako dauen gaitasunari esker, Eraikinak Birusen Kutsadurearen kontra Babesteko WOSHIE Ziurtagiriaren eskakizunak eguneratzen eta hobetzen lagundu leike, baita Euskal Autonomia Erkidegoan WOSHIE Ziurtagiria ezagutarazoten be.

Lankidetza hitzarmeneko lehen jardueran, WOSHIEk eta Bilboko Injinirutza Eskoleak alkarren artean igongailuak babesteko patentea jorratuko dabe, barruan birusak zabaldu ez daitezan, izan be, pandemiatan, igongailuek botila-lepoa osotzen dabe eraikinetako personen zirkulazinoan, eraikin publikoetan eta bulegoetako eraikinetan, izan be, kasu askotan, baimendutako erabiltzaile-kopurua persona bakarra izaten da segurtasun-distantzia gorde ahal izateko eta, holan, kutsatzeei aurre egiteko. Hori dala eta, patentea landuko dabe, kutsadurearen kontrako babes egokiagaz igongailu batean joan ahal izango dan persona kopurua handiagoa izan daiten.

EHU/UPVk Euskal Autonomia Erkidego osoa puntarengo lekuan jarriko dau eraikinen barruan birusak kutsatzeari aurre egiteko, izan be, beste euskal erakunde bik be bat egin dabe ekimenagaz, WOSHIE-gaz lankidetza hitzarmena sinatu ebelako oraintsu Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiagaz eta Bizkaiko Industria Injineruen Alkarteagaz.

Bestalde, Rafael Diezek azaldu dauenez, Gaur egun Dublinen egoitzea dauen WOSHIE Ziurtagiria eraikinen barruan birusak kutsatzeko bide guztiak jorratzen dituan nazinoarteko lehen ziurtagiria da, benetako babes neurrietan oinarrituta, protokoloak, erregistroak eta dokumentuak idaztean baino gehiago, horreek be garrantzitsuak diran arren.

Azken buruan, Euskadin, Galdakaoko Udala WOSHIE Ziurtagiria lortzeko bidean dago honezkero eta segurutik ziurtagiri hori lortuko dauen munduko lehen Udala izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu