Mutrikuko 40. Margo Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2020-07-13 10:21   Kulturea

Sariak emoteko ekitaldia garagarrilaren 25ean izango da.

Garagarrilaren 12tik 22ra izango da lehiaketea eta lanak garagarrilaren 20an, 21ean eta 22an aurkezteko aukerea izango da Mutrikuko udaletxeko kultur sailean (11:30-13:30). Lan guztiak ezizenez sinatu eta eskaera orria bete beharko da lanak aurkezten diran momentuan.

Oinarriei jagokenez, gaia: Mutriku herriaren adierazgarriak izan behar dira eta parte-hartzaileak Mutrikun bizi diranak izatea nahitaezkoa da.

Hiru kategoria izango dira, edadearen eta teknikearen arabera banatuta:

· 18 urtetik gora: Oleoa, akuarelea eta marrazkia.

· 12 -18 urte bitarte: Akuarela eta marrazkia.

· 12 urtetik behera: Marrazkia.

Lanak izengoiti baten bidez sinatu beharko dira, ezingo da datu personalik jarri.

Lanak udaletxeko kultura sailean entregauko dira, 11:30etik 13:30era, garagarrilaren 20, 21 eta 22an. Lanagaz batera eskaera orria aurkeztu beharko da.

Epaimahaia, barriz, Arte Lagunak alkarteko kideek osotuko dabe.

Lanen erakusketea eta jaubegoa: Lehenengo saridunaren lanaren jaubetzea Udalarena izango da. Lehiaketearen ondoren, lanak jasoteko azken eguna, abuztuaren 2a izango da Arte Lagunak alkartearen lokalean. Epea igarotakoan lanak antolakuntzearen esku geratuko dira.

Sariak ondokoak izango dira:

18 urtetik gora:

Oleoa 300 €; akuarelea 300 €; marrazkia 300 €


12-18 urte bitartean:

Akuarelea 150 €; marrazkia 150 €


12 urtetik behera:

Marrazkia 80 €ko pintetako materiala.


Azken buruan, sariak emoteko ekitaldia garagarrilaren 25ean izango da, 13:00ean udaletxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu