José Abel Sánchez pintore bilbotarrak Unamunoren erretratu bat emon deutso Bilboko Udalari

Bizkaie! 2020-07-10 11:52   Kulturea

Obrea Bidebarrietako Liburutegian jarri dabe, idazle bilbotar ospetsua jaio zan auzoan.

Bilbotik Salamancara dau izenburua eta zur gaineko suzko teknika mistoagaz eginda dago. Miguel Unamunoren oroimenez 2017an pintau eban aitatu koadroa. Neurri handiko koadroa da, 122 cm x 83 cm-ko formatukoa.

Artisteak holan gura izan dauelako, obrea Bidebarrietako Liburutegiko sarreran jarri dabe, Alde Zaharrean, Miguel de Unamuno jaio zan auzoan. Bertatik egunero pasetan diran ehunka personek sorkuntzea miretsi eta 98ko Belaunaldiko idazle eta pentsalari ospetsu hori gogoratu ahal izango dabe.

Bestalde, José Abel Sánchez pintore bilbotarrak sari ugari jaso ditu eta bere lanak estaduko eta nazinoarteko hainbat erakusketatan ikusi ahal izan dira; haren marrazketa eta pintura estudioa Bilboko Santutxu auzoan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu