2020/07/23 .

Bilboko Pedro Ibarretxe kalean. | Jardunaldiak

Liburu Eguna, #DenaHastenDaLiburudendan kanpaineari amaiera emonez

.

Eusko Jaurlaritzeak 2,4 miloe euro inbertiduko ditu aurten liburuen, irakurketearen eta literaturearen arloa laguntzeko, diru-laguntza deialdi edegien bidez, igaz baino 300.000 euro gehiago.

Atzeratutako Liburuaren Egunarekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak #DenaHastenDaLiburudendan kanpainea jarri dau martxan. Kanpaina Liburu Ganbereagaz, Editoreen Gremioagaz eta Euskal Editoreen Alkarteagaz batera bultzatu da.

 Liburuaren Egunaren ospakizuna ardatz dauen kanpaina honen bidez, euskal liburu-denden arduradunek irakurteko eta liburu-dendetara bueltetako dei egin dabe. Ekimen honek sektore osoa ordezkatu nahi badau be, honako honeek izan dira jo eta su ibili diranak: Rosa Tapia, Donostiako Zubieta liburu-dendearen izenean; Javier Cámara, Bilboko Cámara liburu-dendakoa; Fernando Fernandez, Bilboko Etxean liburu-dendearen izenean; Naia Hernandez, Bilboko Sopa de Sapo liburu-dendearen izenean; Gonzalo Villate, Gasteizko Anegón liburu-dendatik; Elena Recalde, Donostiako Lagun liburu-dendatik; Ziortza Pereira, Elkar liburu-denden izenean; Daniel González, Gasteizko Ayala liburu-dendea ordezkatuz; Patricia Joaquín, Bilboko Campuseko liburu-dendearen izenean; eta Ainhoa Sánchez, Bilboko ArleKin liburu-dendea ordezkatuz. 10 persona horreek Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Toti Martinez de Lezea, Galder Perez, Seve Calleja, Pedro Ugarte, Eider Rodriguez, Asizko Urmeneta, Edurne Portela eta Miren Agur Meaberen lanen hasierako pasarteak irakurri ditue. Ekimenaren helburua da, funtsean, irakurzaletasuna eta liburu-denden lana aldarrikatzea, liburuek ezagutza, kultura eta gozamena eskaintzeko daben balioa nabarmenduz.


Liburugintzea sustatzeko ahalegina

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gogora ekarri dau aurrekontu aldetik egiten dabizen ahalegina liburuaren sektorea babesteko. Esangura horretan, Eusko Jaurlaritzeak 2.391.800 euro inbertiduko ditu aurten, diru-laguntza deialdi iedegien bidez, argitaletxeen sektorea laguntzeko, literaturea bultzatzeko edota Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzua hobetzeko, igaz baino 300.000 euro gehiago.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak hiru lerro ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea hobetzeko (1.580.000 euro).

Era berean, Eusko Jaurlaritzeak sei laguntza-modalidade ditu literatura eta liburuen argitalpena bultzatzeko, eta igazko aurrekontuari eutsiko deutse: 811.800 euro. 

Aitatu laguntza-lerro horreez gan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak literatureagaz, irakurketeagaz eta liburugintzeagaz lotutako hainbat proiektu babesten ditu. Apustu horren adibide dira, besteak beste, Euskadi Literatura Sariak, editore eta idazleen alkarte nagusientzako diru-laguntzak edo Durangoko Azokearen antolakuntzeari egindako ekarpena. ELiburutegia liburutegi digitala sustatzea be lan arlo garrantzitsua da Sailarentzat. Azkenik, jaialdiak antolatzeko diru-laguntzen deialdiak literatureagaz zerikusia daben jaialdi batzuk diruz laguntzea ahalbidetzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu