Bost film lehiatuko dira XIII. Sebastiane Latino sailean

Bizkaie! 2025-07-29 13:11   Zinemea

Abuztuan jakinarazoko dabe irabazlea.

Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen alkarteko kideez osotutako epaimahaiak bost latinoamerikar film izentau ditu XIII. Sebastiane Latino sariaren finalistatzat. Ondoko honeek dira hautatutako filmak: Ato Noturno, La misteriosa mirada del Flamenco, Los inocentes, Llueve sobre Babel eta Un mundo para mí.

LGBTIAQ+ komunidadearen aldarrien eta balioen defensea ondoen jasoten dauen Latinoamerikako film luzeari emongo jako saria. 2025ean bost gizon zuzendarik eta zuzendari emakume batek sinbolizetan dabe aldeko jarrera hori kontinente luze-zabalean Brasil, Txile, Peru, Kolonbia eta Mexikoko produkzinoakaz.

Hogeita sei zis personak (21 gizon eta bost emakume) eta persona ez-binario batek zuzendutako 26 proiektu ikusi ondoren egin eban hautaketea Gehituk eta erakundeak nabarmendu dauenez: bost film finalistek, LGTBIAQ+ komunidadeek familia mueten bilakaerea, sexu hartu-emonak eta queerrak fantasiako zinemari egindako ekarpenak irudikatu nahi ditue.

2024an sari asko irabazitako Brasilgo Baby filmak jaso eban Sebastiane Latino saria: mobimenduko film horrek homosexualtasuna, maitasuna, hausturea, marjinaltasuna eta erresistentzia kolektiboa adierazoten ditu. Bertan ez dira inoiz falta, era berean, samurtasuna nahiz poza. Marcelo Caetano zuzendaria, Gipuzkoako zenbait herritan izango da (Deba, Irun eta Errenteria). Halanda ze, Gehituk Mugen Gainetik Alkarteagaz eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Alkartasunerako Euskal Agentziagaz dauen lankidetzeari esker.

Sariaren hamahirugarren edizinoa izango da aurtengoa eta abuztuan jakinarazoko dabe irabazlea zein dan. Deialdiaren bidez, Gehituk, entidade lankideek eta Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako LGTBIQA+ zinema babesten jarraitzen dabe Zinemaldiaren esparruan. Halanda ze, 73. edizinoan (irailaren 19tik 27ra) 26. Sebastiane Saria emon eta Iberoamerikako LGBTIAQ+ zinema-jaialdien X. topaketea egingo da, Espainiako eta Latinoamerikako 25 lehiaketa baino gehiago batuko dituan ekimena.

Filmak

  • Ato noturno (Marcho Reolon eta Filipe Matzembacher, Brasil). 
  • La misteriosa mirada del flamenco (Diego Cespedes, Txile, Frantzia, Alemania, Espainia eta Belgika).
  • Los inocentes (German Tejada, Mexiko). 
  • Llueves sobre papel (Gala del sol, Kolonbia, AEB eta Espainia). 
  • Un mundo para mi (Alejandra Zuno, Mexiko).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu