La Encartada Fabrika Museoa indartsu dator

Bizkaie! 2020-07-10 08:35   Kulturea

Egungo egoereagaz bat egin dau Balmasedako La Encartadak

La Encartada Fabrika Museoan lan eta lan ibili dira normaltasun egoera barri honetan ohiko jarduereari eusteko, bizirik eusteko. Bisita gidatuak oraingo beharretara moldatu ditue, eskolentzako unidade didaktikoak eta tailerrak egokitzen dabiz eta astegoienetako familia tailerren eskaintzea barritzen dabiz, ezustekorik ezean, irailean barriro martxan jarteko.


Youtube

YouTube-ko gure kanalean eskulanen bideoak jarri ditugu. Etxeko txikiak animau daitezela uda honetan sortzen eta bideoak ikusten.


Produktu barriak

La Encartadaren dendara produktu barriak ekarri ditue: txokolatezko txapelak, eskuz egindadako jostotzarea, koleteroak... zatoz eta ikusi!


Sare Sozialak

Facebook edo Instagram-en topauko gaituzue eta gura izan ezkero, harpidetu YouTube-ko gure kanalera, La Encartada Fabrika Museoaren barri guztiak eskura izateko.


Ordutegia

Ateak barriro edegi ditugu eta hona hemen guri bisitan etorteko orduak:

♦ Martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

♦ Domeketan, 10:00etatik 14:00etara.


Erreserbak

Beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emotea: Tl 946 800 778 edo ondoko epostan: laencartada@bizkaia.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu