Getxoko Aste Berdea, garagarrilaren 13tik 19ra
2020-07-09 10:32 Pil-pileanJarduera guztiak doban dira.
Getxoko Udaleko Ingurumen Sailak Aste Berdea atondu dau aurten be, makinatxu bat jarduera persona nagusi zein txikientzako: urteera bi itsasontziz Abrako Badian ibilbidea egiteko, bigarren eskuko azoka bat eta olgeta eta kirol- jarduera batzuk (martxa nordikoa, bizikleta eta mendi-ibilaldi gidatuak).
Horrezaz gan, ohiko dibulgazino, informazino eta partaidetza-jarduerak be izango dira, ingurumenaren aurrean sentiberatasuna bultzatzen laguntzeko eta bihar etzirako sen ekologikoa aldarrikatzeko helburuagaz. Ekintza guztiak doban dira eta Covid-19agatik ezarritako segurtasun eta higiene eta osasun-neurri handienakaz egingo dira, hau da, maskarea nahitaez erabili beharko da segurtasun-distantzia errespetau ezin bada; eta parte-hartzaileek eskuak garbitzeko hidrogela eskuragarri izango dabe jarduerak irauten dauen bitartean. Halan da be, norberak bere hidrogela eroatea gomendatzen da.
Jarduerak
Aste Berdea hilaren 13an, astelehenean hasiko da sasoiko landareak emonez; eguerdiko 12:00etan izango da Areetako Geltokia plazan. Ekintza hori eguaztenean, hilarean 15ean be izango da, ordu berean, Algortako Geltokia plazan.
Hilaren 14an, martitzenean, sukaldaritza osasungarria familian ikastaroa eskainiko dabe menu osasungarriak kozinetako Errotatxu Industrialdean, 17:30etik 19:00etara.
Garagarrilaren 16an, eguenean, tailer bi eskainiko ditue: birziklapenarena, eskulanak egiteko, San Nikolas plazan; eta uri-baratzearena, Zubileta aldean. Biak ordutegi berean, 18:00etatik 19:30era.
Hilaren 17an, barikuan, ibilaldi bi eskainiko dira Bote Tours itsasontzian, gure inguruko paisajeak eta ekosistemea ezagutzeko, Alberto Santolaria Itsas-biologian doktorearen eskutik. Familiari zuzendutako jarduerea da, 20 lagunentzat urteera bakotxean. Lehenengoa 18:15ean hasi eta 19:15ean amaituko da eta bigarrena 19:15etik 20:15era. Ontziratzea Kirol Portuan egingo da.
Bariku horretan, beste jarduera bi izango dira: 18:00etan, Turutukuparen kontzertu pedagogikoa material birziklatuakaz, San Nikolas eta Algortako Geltokia plazetan; eta ordu biko bizikleta-ibilbidea Getxoko kostaldetik: 20:00etan hasiko da da Bizkaia Zubian.
Hilaren 18an, zapatuan, Bigarren Eskuko Azokea izango da Algortako Geltokia plazan, goizean eta arratsaldean (11:00-14:00 eta 16:30-19:30). Udalerriko bizilagunek aukerea izango dabe erabilten ez dituen gauzak (ez dira onartuko erropak, osogarriak edo neurri handiko gauzak) eroan eta bertan saltzeko (gehienez 3 objektu persona bakotxeko). Gainera, bigarren eskuko objektu bat erosteagaitik poltsa ekologiko bat erregalauko da.
Egun berean, goizez, Gure udalerriko bazterrak eta historia izenburupean txango gidatua egingo da, Larrañazubi, Martiartuko Torrea eta Bolueko Hezeguna lako lekuak bisitetako, 10:00etatik 13:00era. Hasierea Fadurako aparkalekuan izango da.
Arratsaldean, Xuso birziklapenaren magoak Xusoren abenturak eta 3 R-ak magia eta ilusionismo-ikuskizuna eskainiko dau, edade guztietako lagunentzako, 19:00etatik aurrera, Areetako Geltokia plazan.
Azken egunerako, domekarako, jarduera bi gehiago programau ditue: Aixerrotako Errotan hasiko dan martxa nordikoa eta ibilbide geologikoa flyschetik, Galeako Gotorlekuaren eta Azkorri-Gorrondatxe hondartzearen artean. Urtekerea Galeako aparkalekuan izango da. Jarduera biak goizeko 10:00etan hasiko dira eta ordu biko iraupena izango dabe.
Azkenik, Aste Berdearen barruan lehiaketa bi antolatu dira: naturea eta ingurumenari buruzko argazki lehiaketea eta Kozinetan, birzikletan eta naturea jagoten goiburukoa; 50 eta 100€ arteko sariak emongo ditu eskudirutan lehenengoak eta bi lagunentzako bazkari/afari bat Getxoko jatetxe batean, bigarrenak, 150€ balio dauena.
Izena telefono bidez emon behar da, 605 74 90 64 edo epostaz, getxoasteberdea@gmail.com, hautatutako jarduerea, izen-abizenak eta eskuko telefonoa adierazoz.
Argibide gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!