Euskaltzaindiak antzerki lanak sustatzeko amesari eusten deutso
2020-07-09 09:04 KultureaHelburu nagusia euskerazko antzerkia hauspotzea da.
Bilboko Udalaren babesari esker sortutako laguntza honen helburu nagusia euskerazko antzerkia hauspotzea da, batez be pieza laburren sorkuntzea lagunduz. Hautatutako lana 2021eko Lautan Hiru jaialdian estreinauko da. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko zemendiaren 15ean amaituko da.
Lautan hiru izeneko antzerki-jaialdia Euskaltzaindiak atontzen dau, beste hiru eragilegaz alkarlanean: Cafe Bar Bilbao, Bira Kultura eta Zazpi Katu Gaztetxea.
Lautan Hiru, antzerki txikia – Festibal handia (III. aldia)
Antzerki-produkzinoari laguntzinoa (1.000 euro + estreinaldia 2021eko Lautan Hiru jaialdian)
Oinarri-arauak
Antzezlanek gehienez 30 minutu eta gitxienez 15 minutuko iraupena izango dabe. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinau bakoak izan behar dira, hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko.
Testuek euskeraz idatzita egon behar dabe.
Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso daben piezak.
Bakarrizketak be onartuko dira.
Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, hau da, formatu txikikoak, personal eta beharrizan tekniko gitxi eskatzen dabenak.
Gaia eta moldea libreak izango dira.
Epaimahaia eta aukeraketea
Epaimahaian Lautan Hiru antzerki-jaialdiko arduraduna izango dira eta lan bakarra hautatuko dabe; jaialdiaren III. edizinoa estreinauko dana.
Epaimahaiak laguntzea ez emotea be erabagi leike.
Epaileen erabagia apelaezina izango da.
Saria
1.000 euroko laguntzea + 300 euroko zenbatekoa Lautan Hiru jaialdian antzezlana eskaintzeagaitik.
Izen-emotea
Epea 2020ko zemendiaren 15ean amaituko da. Parte hartu nahi dabenek lanari buruzko ahalik eta informazinorik gehien bialdu
beharko dabe posta elektronikoz.
Derrigorrezko datuak:
1. Taldearen izena.
2. Jatorrizko testua (testu-fitxategi batean edo .pdf formatuan).
3. Antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak.
4. Antzezleen izenak.
5. Laburpena.
6. Gitxi gorabeherako iraupena.
7. Antzezteko lekuaren ezaugarriak eta beharrizan teknikoak.
Ahal izan ezkero, irudi bat edo bideo laburra be bai, piezearen muntaia edo lagin bat erakutsiz.
Informazinoa posta elektronikoz bialduko da Euskaltzaindiaren helbide honetara: info@euskaltzaindia.eus, mezuaren GAIAn hauxe adierazota: Lautan Hiru antzerki-produkzinoari 2021eko laguntzea.
Antzezlanen jaubetzea
Ikuskizunaren jaubetzea eta lana beste kulturgune batzuetan antzezteko eskubidea muntaketea egiten dauen talde edo konpainiarena da, baina etorkizunean egingo leukiezan saioen publizidadean beren-beregi azaldu beharko litzateke Lautan Hiru produkzino-laguntzea jaso dauela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!