Garikoitz Mendizalek eta Gorka Hermosak proiektu barria aurkeztuko dabe Bilbon
2020-07-08 13:39 MusikeaBikote formatoan, tradizinoa eta modernidadea batuko ditue.
Tradizinoa eta modernidadea batuko ditue proposamen honetan: euskal kulturearen XXI. menderako ikuspegi barri bat, folkloreari, jazzari zein musika klasikoaren ekidistantzia neurtuari eutsiz eta Euskal Herriko eta Iberiar peninsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konpositiboak buztartuz. Horretarako, Gorka Hermosak sortutako errepertorioa jorratuko dabe, CIA IMC-UNESCO konposizino saria, Munduko Akordeoi alkartearen urteko pieza onenaren saria irabazi dau azken 6 urteetan 4 aldiz eta PIF Castelfidardo Konposizino saria lortu ditu errepertorio honek Berlingo Filarmonikan, Washingtoneko National Opera Kennedy Center edo Madrilgo Auditorio Nazionalean joak izanik, bai mundu mailan ezagunak diran solistek joa, bai 3 kontinenteetako 20 orkestrek joa AEB, Korea, Brasil, Turkia edo Europan.
Duda barik, artista handi bi honeek heuren instrumentuak erreboluzionau ditue azken urteotan, txistu eta akordeoiaren nazinoarteko erreferentzia bihurtuz:
GARIKOITZ MENDIZABAL + GORKA HERMOSA
Azken buruan, txistu eta akordeoi soinuak buztartuta, hitzordua garagarrilaren 17an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!