Txapel Reggae 2020 bertan behera itxi dabe

Bizkaie! 2020-07-08 12:41   Musikea

Osasuna eta besarkada bat danontzat! 2021ean ikusiko gara!

2020. urtea baragarri doa, COVID-19ak eragindako osasun, ekonomia eta gizarte krisiak bazterrak astindu ditu eta 30. urteurrena ospatu guran, azken momentura arte zain egon gara, baina, jai alai, libre eta jentetsua ospatzeko derrigorrezko baldintzak betetea ezinezkoa jaku.

Beraz, Armintzako Jai Batzordeak erabagi ofiziala helarazo deusku, hau da, aurten Txapel Reggae edizinoa bertan behera geldituko da, Armintza eta inguruetako biztanleen eta jaialdiko parte-hartzaileen osasuna ezin doguzalako arriskuan jarri. Erabagi hau ulertu ahal izatea espero dogu eta datorren urtean indar eta ilusino eta pasino handiagoagaz bueltauko garela agintzen deutsuegu!

Osasuna eta besarkada bat danontzat! 2021ean ikusiko gara!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu