'Bziber', Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteentzako erronka digitala
2020-07-08 12:19 Pil-pileanTik Tok sarea oinarri dauen lehiaketea da.
Bziber Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketea da eta sare sozialetan oinarritzen da, batez be Tik Tok sarean.
Aste bitan, garagarrilaren 9tik 15era, Edurne Azkarate aktoreak erronkak proponiduko deutsee Bizkaiko gazteei; lau probak gaindituta, iphone 8en zozketan parte hartzeko aukerea izango dabe. Horrezaz gan, Euskadi Gazteako kide eta ETBko Ainhoa Etxeberria eta Egoitz Txurruka Txurru lehiaketearen jarraitzaile nabarmenak izango dira. Biak ala biak oso aktiboak dira Tik tok-en.
Lehiaketan parte hartzeko, gazteek Bziber lehiaketearen jarraitzaile izan beharko dabe sare sozialetan (@bziber_lehiaketa kontua, Tik Tok eta Instagramen) eta gero, Edurne Azkarate aktoreak proponiduko dituan erronken argibideei adi egon beharko dabe, probak egin eta gainditzeko.
Helburua euskerea, teknologia eta esparru digitala aisialdiko proiektu erakargarri bihurtzea da, gazteek edukiak sortu deiezan Interneten euskeraz. Horretarako: Bizkaia osora zabalduko da eta sareko puntako aplikazinoan oinarrituko da: Tik Tok aplikazinoan, hain zuzen.
Sarean euskerearen erabilerarako aukerak/ereduak eskaintzea da asmoa, gazteek euskeraz argitaratu deiezan.
Sareko erronken formatua dauka ekimenak. Gazteentzako erakargarriak diran hainbat elementu buztartzen ditu: Eskuko telefono + boladan dagozan sareko aplikazinoak + erronkak + pizgarriak + personaia erreferenteak.
Bziber Lehiaketea
11 eta 13 urte bitarteko bizkaitar gazteei zuzendutako lehiaketea da, sare sozialetan oinarrituta, batez be Tik Tok sarean.
Lau probak egin behar dira sariaren zozketan parte hartu ahal izateko baina probak behin baino gehiagotan egin daitekez. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke, baina taldea gehienez lau kidekoa izan beharko da.
Proben bideoak gehienez minutu batekoak izan beharko dira.
Oinarriak hemen.
Saria
Jasotako erronka guztien artean iPhone 8 bi zozketatuko dira eta irabazleen izenak
garagarrilaren 20an argitaratuko dira webgunean.
Egutegia
Garagarrilaren 9an, lehenengo probea argitaratuko da; 10ean, bigarrena; 14an, hirugarrena; 15ean, laugarrena; eta 20an, irabazleak iragarriko dira ekimenaren webgunean.
Kontuak kontu, arretaz entzun behar da Edurne Azkaratek proponidutako erronkea. Horregaz batera, traol jakin batzuk jarri beharko dira bideoetan nahitaez. Traolak Edurnek jakinarazoko ditu. Traolen bat falta bada, bideo hori lehiaketatik kanpo geldituko da; beraz, parte-hartzaile horrek ezin izango leuke zozketan parte hartu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!