Poutarrak hautagai Urrezko Pioleta irabazteko
2020-07-08 11:43 KirolaHansjorg Auer-i eskainitako The Latin Brother (7c+/560m.) bideagaitik hautatu ditue poutarrak.
Hirugarrenez hautatu ditue Iker eta Eneko, mundu mailan alpinistei emoten jaken sari preziatuena irabazteko. Zineman Oscar sariak badira, alpinismoan Urrezko Pioleta lakorik ez dago. Autortza handia da eta azken aldion, munduan, hatxean eskaletan ibili arren, Urrezko Pioleta gehiago da goi mendietan ibilten diranentzako.
Aurten hildako Hansjorg Auer-i eskainitako The Latin Brother (7c+/560m.), Indiako Himalaian, estilo alpinoan eta etenik barik zabaldu bako bideagaitik hautatu ditue poutarrak: Hatxean zabaldutako bideagaitik gutaz gogoratzea sekulakoa da, Himalaia, Andeak zein Patagonian 10 bide bide zabaldu doguz; pozarren gagoz eta 2020 honetan zer egingo aztertzen gabiz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!