Igaz hizkuntza eskubideen urraketakaz lotutako 194 intzidentzia erregistrau ziran

Bizkaie! 2020-07-07 13:32   Kulturea

Aurreko urtean baino 51 gitxiago.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gaurko Gobernu Kontseiluan aurkeztu dau Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2019ko memoria. Datu horreen arabera, igaz hizkuntza eskubideen urraketakaz lotutako 194 intzidentzia erregistrau ziran, aurreko urtean baino 51 gitxiago (2018an 245 izan ziran). Intzidentzia, holan banatu ziran: 168 kejak izan ziran; 16 intzidentzia ez ziran onartu; 8 konsulta egin ziran; eta 2 iradokizun jaso ziran. Helarazotako 168 kexa horreetatik 164tan (% 98) euskal hiztunek antzemon eben eskubide-urraketea; eta, 4 kasutan, gaztelaniazkoek. Kexen % 87 (146 kexa) esparru publikoan jazotako eskubide urratzeak dira eta % 13 (22 kexa) esparru pribatuari jagokoz.

Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua 2007an jarri eben martxan eta helburua da eskatzen daben herritarrei beren hizkuntza-eskubideak babesten laguntzea, informazinoa eta aholkularitzea eskainiz.

Izapidetutako 168 kejetatik 164tan euskal hiztunek igarri eben eskubide-urraketea eta, 4 kasutan, gaztelaniazkoek. Gaztelaniazko lau kexa horreei jagokenez, kexa bi jarri ziran erakunde publiko biren web orrialdeetako eduki batzuk euskeraz baino ez egozalako: kexa bat udal batek kartel bat euskeraz baino ez ebalako jarri; eta beste bat, Euskotrenek bozgorailuetatik euskeraz bakarrik helarazo zitualako mezu batzuk.

2019. urtean zehar Elebidera jo eben herritarren % 96k (186) euskerea erabili eben zerbitzu honegaz hartu-emonetan jarteko; eta beste % 4k (8), gaztelania.

Azken buruan, Elebidek izapidetutako 178 intzidentzietatik, 165 zarratuta egozan 2020ko martiaren 31rako. Aldiz, 13 intzidentzia zarratu barik dagoz eta euren bidea egingo dabe 2020an. Kexen kasuan, 155 dagoz zarratuta eta Elebide izapidetzen dago gainerako 13ak. Konsulten kasuan, jasotako 8ak zarratuta egozan urtearen amaieran, izan be, Elebidek konsulta bat jasoten dauenean, hori aztertu eta informazino gehigarria eskuratzen dau. Azkenik, izapidetutako iradokizun biri jagokenez, biak zarratuta dagoz.

Elebide Zerbitzura zuzendutako intzidentzien % 71 (138 intzidentzia) gizonezkoek aurkeztu zituen, eta % 25 (48 intzidentzia) emakumezkoek. Gainerako intzidentziak (8 intzidentzia) erakunde publikoek zein pribatuek aurkeztu zituen. Halan da be, kontuan hartuta zenbait herritarrek intzidentzia bat baino gehiago aurkezten dabela urtean zehar, banakako personei erreparauta, ikusten da gizonen eta emakumezkoen arteko aldea ez dala hain nabarmena: gizonezkoak % 59 (75 gizon ezbardin), emakumezkoak % 35 (44 emakume ezbardin) eta erakundeak % 6 (8 erakunde).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu