Paideia Galizak eta EOI-k musika-ekintzailetzarako proiektuak aurkeztuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2020-07-07 13:06   Musikea

Zabalguneko atarian, musika-sektoreko 21 ekintzailetza-proiektu aurkeztuko ditue.

Proiektua aurkeztuko daben ekintzaileek beren negozio-planak antolatu ditue Coworking espazioan, Paideia Galiza Fundazinoak eta Getxoko EOI erakundeak antolatuta. DEMODAY ekimenak Bilboko eta Getxoko udalen lankidetzea be izan dau. Ekitaldian, Clarisse bandearen kontzertua izango da eta Roberto Moso kazetari eta Zaramako abeslariak aurkeztuko dau. Ekitaldian izango dira, besteak beste, Guillermo Vergara Paideia Fundazinoko presidenteordea, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Iñigo Urkiza Getxoko Garapen Ekonomikoko Saileko zinegotziak.
Indarrean dagoan araudiari eutsiz, ekitaldiak edukiera mugatua izango dau eta online streaming bidez emongo da, gonbidapen bidez.

Garagarrilaren 9an, 19:00etan, enpresa-plana landu daben musika-ekintzaletzako 21 proiektu aurkeztuko dira Coworking espazioan. Proiektu horreek Paideia Fundazinoak eta EOIk antolatzen ditue, Europako Gizarte Funtsen babesari eta Bilboko eta Getxoko udalen lankidetzeari esker.

DEMODAY programan askotariko proposamen artistikoak aurkeztuko dira, besteak beste, rock-talde alternatiboak eta indie, funk, rock edo musika klasikoko proposamenak.


21 proiektu

Honako 21 proiektu honeek aurkeztuko dira: Basabi, Blanco y en Botella, Bringas, Dekot, Doctor Lawson, El Guapo Calavera, Galgo, Geométrica, Hoo, Jean Paolo y la Siempre Viva, Lagarto Errante, Lorelei Green, Los Brazos, Mississippi Queen & The Wet Dogs, Noa Cliff, Pablo Ríos, Planeta Plutón, Sabes Muy Bien, Txo Braceras, Who Killed Laika eta 4 Villains.

Ekitaldia Roberto Moso kazetari eta Zarama taldeko abeslariak aurkeztu eta Clarisse pop-rock taldearen showcase-a be izango dau; bertan izango dira, besteak beste, Guillermo Vergara Paideia Fundazinoko lehendakariordea, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Iñigo Urkiza Getxoko Garapen Ekonomikoko Saileko zinegotzia.

Musika-ekintzailetzarako Coworking Go2Work Espainian aitzindaria dan lanbide-garapeneko programa bat da. Prestakuntza espezializatua eskaintzen dau, talde-eskolak eta banakako tutoretzak buztartuz eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketea dau. Joan dan barikuan, Paideia Galiza Fundazinoak eta EOIk hiru edizino barri hasi zituen Getxon, Bartzelonan eta Coruñan. Horreetan 63 musika-proiektu mentorizau dira eta musika-industriaren sektoreko aditu onenek hartu dabe parte hizlari eta tutore: Patricia Gabeiras (Legal Music), Guillermo de Lorenzo (Wegow), David Sánchez (The Music Republic), Manuel Colmenero (SONOBOX), Paco Loco (Paco Loco Studio), Iago Lorenzo (Productor), Lago Blanco (Productor) edo Last Tour taldea.

Bilbon egingo dana coworkerren prestakuntzea zarratuko dauen bigarren DEMODAY izango da. Garagarrilaren 4an Pontevedran egindakoaren ostean, azkena Bartzelonan egingo da garagarrilaren 17an.

2016an kultura eta musika-industrietan oinarritutako prestakuntza-programak abian jarri ziranetik, EOIk eta Paideia Galiza Fundazinoak 260 musika-proiektu baino gehiago bultzatu ditue eta proiektu horreek prestakuntza espezifikoa jaso dabe (marketina, lege-alderdiak eta produkzinoa), baita Lean startup negozio-planaren metodologia be.

Go2Work programea diseinauta dago garapen-fase goiztiarrean dagozan proiektu barritzaileen arrakasta-aukerak suspertzeko eta, gainera, networking-a eta hazteko aukerak emoten ditu. Talde horrek, gainera, Mahou San Miguel garagardaogilearen eta Mahou, San Miguel eta Cervezas Alhambra marken babesa dau eta, Paideia Galiza Fundazinoagaz eta EOIgaz sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, parte-hartzaile guztien artean 6 musika-proiektu aukeratuko ditu, Katalunian, Euskal Herrian eta Galizian hainbat musika-zirkuitutan birak egingo dituenak. Akordio horri esker, garagardaogileak eta bere markek musikeagaz eta talentu gazteagaz daben konpromisoa indartzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu