Aire librean egingo diran 20 kultur hitzordu atondu ditue Sopelan

Bizkaie! 2020-07-07 10:08   Pil-pilean

Sopela Udea Kalean programazinoa abuztuaren 16an amaituko da.

Covid-19 krisiaren ondorioz eta EUDELen gomendioei jarraituz, Sopelako Udalak udako koloniak bertan behera ixtea erabagi eban. Orain, barriz, alarma egoerako erispideak aldatu ondoren, Udalak lanari ekin eutson herritar guztientzako udako aisialdi-jardueren eskaintza zabala atontzeari. Lan horren ondorioz, Sopela Uda Kalean ekimena sortu da aire zabaleko hogei jarduera baino gehiagoko programazinoa, abuztuaren 16an amaituko dana: Musika-hitzorduak, antzerkia, zinemea, magia, jantzak, bakarrizketak, kalejirak zein umeentzako hainbat ikuskizun izango dira. Alde horretatik, nahitaezkoa izango da maskarea erabiltea eta gitxienez 1,5 metroko tartea ixtea personen artean. Jarlekuak aurrez esleituta egongo da, segurtasun-distantziari eutsiz. Bizikidetza-unidade bereko kideak alkarregaz jesarri ahal izango dira (*Antolatzaileek ezarritako segurtasun arauak ez beteteak, jardueretan parte hartzeko debekua ekarri leike).

Programako hitzorduetakoren batera joateko interesa daben sopeloztarrek jagoken gonbidapena jaso beharko dabe ikuskizun bakotxaren aurreko eguenetik aurrera. Persona bakotxeko 5 gonbidapen eskuratu daitekez. Edukierea bete ezean, gonbidapenak eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan, hasi baino ordubete lehenago. Euria egiten badau, jarduerak Zipiriñeko patiora eroango dira.

 

Sopela Udea Kalean

- Garagarrilaren 14an eta 15ean, E-Sports Online Txapelketea. Jokuak: FIFA 2020 (Binaka/) – LEAGUE OF LEGENDS (5 personatako taldeak). Izena emoteko epea: Bagilaren 30etik garagarrilaren 10era. Informazinoa eta izen-emoteak: Hall-kulturala@sopela.eus

- Garagarrilaren 16an, 19:00etan, Mulier jantza ikuskizuna Maduixa konpainiaren eskutik Urgitxieta plazan.

- Garagarrilaren 17an, 21:30ean, Bakarrizketa Gaua Oscar Terol eta Gorka Aguinaldegaz Urgitxieta plazan.

- Garagarrilaren 18an, 22:00etan, Umeentzako zinemea aire zabalean Pikatxu detektibea filmagaz, Urgitxieta plazan.

- Garagarrilaren 24an, 18:00etan, Só. zirko ikuskizun familiarra udaletxe plazan Xampatito Pato
konpainiaren eskutik.

- Garagarrilaren 25ean, 22:00etan, familia guztiarentzako zinemea aire zabalean Los Goonies filmagaz, Udaletxe plazan.

- Garagarrilaren 31n, 21:00etan, AMAK taldearen kontzertua Urgitxieta Plazan.

- Abuztuaren 1ean, 22:00etan, Zinemea aire zabalean Bohemian Rapsody filmagaz, Urgitxieta plazan.

- Abuztuaren 7an, 22:00etan, Umeentzako zinemea aire zabalean Play mobil. Filma filmagaz, udaletxeko plazan.

- Abuztuaren 8an, 21:00etan, The Beatles taldearen Musika akustikoa The nowhere plan banda tributuaren eskutik udaletxeko plazan.

- Abuztuaren 14an, 22:00etan, familia guztiarentzako zinemea aire zabalean Campeones filmagaz, Urgitxieta plazan.

- Abuztuaren 15ean, 18:00etan, Ingurumena zaindu ikuskizuna Patxin eta Potxinen eskutik Urgitxieta Plazan.

- Abuztuaren 16an, 19:00etan, GOLDEN APPLE QUARTET taldearen kontzertua Urgitxieta plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu