Online tresna barria dago herritarrek botoa non emon behar daben jakien deien
2020-07-06 12:49 Pil-pileanBilbok 12 hauteskunde-gune barri izango ditu, normalean baino % 25 gehiago.
Udalak gogorarazo dauenez, datozen hauteskundeetan botoa emoteko eskubidea daben 273.007 personek be konsultau eta egiaztatu leikie zein hautesleku jagoken orain etxebizitzetara heltzen dan errolda-txartelean.
Kontuak kontu, Eusko Legebiltzarrerako huteskundeetarako, Bilbok 12 hauteskunde-gune barri izango ditu, normalean baino % 25 gehiago. Beraz, Bilboko biztanleen % 16k botoa emoten ez dauen leku batean emongo dau botoa, eta % 43k betiko instalazinoetan, baina ohiz kanpoko ikasgela edo eraikinetan.
Udalak herritarren eskura jarri dau online tresna barria, hauteskunde-egunean nahasketei aurre egiteko. Tresna barria erraz erabilteko modukoa da Interneterako konexioa dauen edozein gailutatik eta www.bilbao.eus bidez.
Bilboko herritarrek aitatu webgunearen bidez konsultau leikie zein hauteslekutan jagoken botoa emotea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, garagarrilaren 12an, domekan.
Bilboko Udalaren webgunean sartu eta geobilbao.eus aplikazinora zuzenduko gaituan banner nabarmenean klik egin edo zuzenean azken orri horretan sartu. Zabaldu menua, "bilatu elementuak" kaxaren ezkerraldean klik eginez. Hauteskundeen karpetan klik egin eta 2020rako Hauteslekuak aukerea hautatu. Posta-helbidea sartu bilaketa-kutxan edo, mapan zuzenean, bizilekuaren kokapenaren gainean klik egin. Klikau mapan agertzen dan zirkulu urdinaren gainean.
Udalak herritarren eskura jartzen du online tresna berri hau, hauteskunde-egunean nahasketak saihesteko edo, gutxienez, minimizatzeko. Izan ere, osasun-gomendioei jarraituz, Bilbok 12 hauteskunde-gune berri izango ditu -ohi baino %25 gehiago- boto-emaileak banatzeko eta pilaketak saihesteko.
Horrela, Bilboko biztanleen %16k bozkatu ohi ez duen leku batean emango du botoa, eta %43k instalazio berberetan, baina ohiz kanpoko ikasgela edo eraikinetan.
Udalak gogorarazi duenez, datozen hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten 273.007 pertsonek ere kontsultatu eta egiaztatu dezakete zein hautesleku esleitu zaien oraingoan etxebizitzetara iristen den errolda-txartelean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!