Bilbaobizik ordutegia zabalduko dau egoera barriari egokitzeko

Bizkaie! 2020-07-06 08:09   Pil-pilean

Garagarrilaren 6an, Bilbaobizi bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak ordutegia zabalduko dau

Bizikletak eta instalazioak sakon garbitu eta higienizauko dira, orain arte bezela. Alta barriak garagarrilaren 13tik aurrera egin ahal izango dira baina horretarako, hitzordua eskatu beharko da.

Gaur, astelehena, garagarrilaren 6an, Bilbaobizi bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak ordutegia zabalduko dau. Astelehenetik aurrera, hau izango da bizikletak maileguan harteko ordutegia: astelehenetik barikura 06:00etatik 21:30ak arte eta zapatuetan 06:00etatik 14:30ak arte. Ez dago zerbitzurik domeka eta jaiegunetan.

Gehienez be 30 minutu erabil daiteke bizikletea; beraz, zerbitzua amaitu eta ordu erdi geroago izango da bizikletea itzultzeko mugea. Bizikletak eta maileguko 40 lekuak sakon garbitu eta higienizauko dira, orain arte legez.

Kutsatzeko arriskua murrizteko eta osasun agintariek emondako prebentzino-neurriak indarrean dagozan bitartean, derrigorrezkoa da maskarea erabiltea bizikletak erabilteko.

San Agustin eraikinean dagoan erabiltzaileen bulegoa garagarrilaren 13an, astelehenean, edegiko dabe, 08:00etatik 15:00ak arte eta informazinoa emon, konsultak argitu eta alta barriak egingo dira. Ezinbestekoa da hitzordua eskatzea www.bilbao.eus eta bilbaobizi.bilbao.eus webguneetan, egun horretatik aurrera.

Bulego horreez gan, erabiltzaileek ondokoak erabili leikez: 94.656.49.05 telefonoa (zerbitzuko ordutegian); bilbaobizi@bilbao.eus helbide elektronikoa; eta aplikazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu