12.594 ikaslek ekingo deutsee astelehenean Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko probei
2020-07-03 10:48 Pil-pileanBatxilergoko ikasleen % 74k (8.677 ikasle) euskeraz egingo dau.
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 11.758 ikaslek Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoa (USE) hasiko dabe astelehenean, garagarrilaren 6an, UPV/EHUn; azterketak egingo dira garagarrilaren 6an, 7an eta 8an (ohiko deialdia) eta hilaren 20, 21 eta 22an (ezohiko deialdia). Batxilergoko ikasleez gan, goi mailako heziketa ziklo bat egin daben beste 836 ikasle gehitu behar dira. Igazko datuakaz konparauta, % 8,6 gehiagok egingo ditu probak.
Batxilergoko 11.758 ikasle horreetatik, 1.640k egingo dabe Arabako Campusean, 5.801ek Bizkaikoan eta 4.287 Gipuzkoakoan. Eta LHtik datozen 836 ikasleetatik, 136k egingo dabe Arabako Campusean, 379k Bizkaiko Campusean eta 307k Gipuzkoakoan.
Hizkuntzearen arabera, Batxilergoko ikasleen % 74k (8.677 ikasle) euskeraz egingo dau, eta % 26k (3.051) gaztelaniaz. LHko ikasleei jagokenez, % 57k egingo dau probea euskeraz, eta % 43k gaztelaniaz.
Azkenik, Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoa egingo daben Batxilergoko ikasleen % 55 emakumezkoak dira eta % 45 gizonezkoak. LHko ikasleei jagokenez, emakumezkoak % 69 dira, eta gizonezkoak % 31.
Premina bereziak dituen ikasleak
Osasun urritasuna zein premina bereziak dituen 405 ikasleek Unibersidadera Sartzeko Ebaluazino probetan egokitzapenak izango ditue, ikasle guztiek sarbide probea aukera bardintasuna bermatuz egingo dabelarik.
Egoitza gehiago
USE hiru egunetan egingo da, eguaztenera arte (hilak 8), baina handitu egin da azterketak egiteko lekuen kopurua, ahalik eta osasun baldintza onenetan egin daitezan: UPV/EHUren hiru campusetako ohiko azterketa lekuei, gehitu egin jakez BEC erakustazokea, Bizkaian, eta zenbait ikastetxe: Eibarko Armeria Eskolea eta BHI, Gipuzkoan, eta BHI Ekialdea, Arabako campus inguruan. Ordutegiak be moldatu egin dira aurreko edizinoen aldean.
USE azterketak berregituratzea
COVID-19aren pandemiak sortu dauen ezohiko egoerea dala eta, azterketak berregituratu egin dira. Helburuak bi dira: probea malgutzea eta ikasleen aukera bardintasuna bermatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!