Teknikariok kolektiboak, alarma egoeran jarraitzen dau

Bizkaie! 2020-07-03 08:51   Pil-pilean

Beharginak dira krisi ekonomikoen ondorioak sufriduten dituanak, horreen erantzule izan barik.

Sortu barri dan Teknikariok sindikatuak (arte eszeniko, ikuskizunen eta ekitaldietako teknikariak) egoerea jasangatxa dala salatu dau. Lanbakotasun-arrisku erreala bizi dabe, bizirautea ezinezkoa egiten jakelarik, besteak beste, sektorearen zati txiki bati bakarrik mesede egiten deutsen laguntza eskasen ondorioz, alarma egoera etenbakoak dagoz.

Sektoreko erregulazino falteak ondorio larriak eragiten ditu, berbarako, eten bako lansaioak, lan-segurtasun faltak eta, kasu honetan, garrantzitsuena dan lanbakotasun-laguntzak jasoteko eskubiderik ez izatea. Azken horregaz dabe loturea sektorearen aldarrikapen zein helburu nagusiek, izan be, lan bera egin
arren, hainbat figura laboral ditue: soldatapeko langile finkoak, behin-behinekoak, obrakoak eta zerbitzukoak edo autonomo-araubidean alta emondakoak.

Sindikatuaren helburu nagusia hitzarmen kolektiboaren bitartez gai horreek erreguletea bada be, momentu honetan, teknikarientzako babesa eskatzen dogu ikuskizuna oinarri dauen munduan lan egiten jarraitzeko gaitasunari eutsi deiotsen eta deiotsegun. Ondorioz, eskaera honeek egin nahi deutsaguz Eusko
Jaurlaritzeari:

• Ikuskizunetako eta ekitaldietako langileentzat 1.200€ arteko laguntza osogarria, lan-eskasia egonda be gitxieneko diru-sarrera bermatua izateko.

• Hainbat sektorek kapital ekarpen bat jaso dabe enpleguaren jarraipena bermatzeko. Sektorea albo batera ez ixtea eskatzen dogu ekintza-plan baten bitartez.

• ERTEan dagozan soldatapeko langileen kasuan, jardunaren normaltasuna itzuli arte luzatzea edo gitxienez enpleguaren benetako jarraikortasuna bermatu arte. Onartu diran osotze-neurriak ez dira nahikoak, izan be, langileen zati bat kanpoan geratzen dira, ezarritako diru-sarreren gehieneko zenbatekoagaitik.

• Altak obra eta zerbitzu ez jarraietan dituen langileentzat, jarduerea eteteagaitik laguntzen luzapenean egin dan bezela behin-behinekotasuna autortzea, alarma-egoerea deklaratu zan egunean altan egon ez arren. Era horretan, ERTEan dagozan langileek bezela, ez leukie euren lanbakotasuna konsumidu
beharko eta babesa jasoteko aukerea izango leukie laguntza eskatuz.

• Autonomo erregimenean dagozan langileentzat, kuoten ordainketak geldiarazotea eta jardunaren etena bardintzea edo orekatzea eskatzen dugu, 1.200€-ko soldata duinera heldu arte, holan diru-sarrera duinak bermatuz.

Langileria da krisi ekonomikoen ondorioak sufriduten dituana, horreen erantzule izan barik. Baina badirudi garrantzitsuena sistemeak betikoari eustea dala, elite ekonomikoak nagusi diran honetan, euren bidea jarraitu eta ezer esan barik aurrera egitea, sistema honen haria apurtu ez daigun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu