'Lorategitik abiatuta'
2020-07-02 12:10 KultureaArtium Museoa modu seguruan bisitau eta Euskal Herriko arte istorioak ezagutzeko.
Artium Museoaren barruko plazan dagoan lorategia Museoko erakusketetan egingo diran bisita programa barri baten topalekua izango da, garagarrilean eta abuztuan. Artium Museoak eraikinean eta erakuskeetan zehar ibilbideak eskaintzen ditu, Euskal Herriko testuinguruan praktika artistikoen joana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko. Lorategitik proiektuak hainbat bisita dakarz, besteak beste, udako ikastaro informal bat, erakusketa aretoan bertan, Museora ikuspegi barrien bitartez hurreratzeko gonbita egiten dauena.
Museoak bisita gidatuaren egitaraua berreskuratu dau; bisitak eguazten eta zapatu guztietan 17:30ean eta domeketan 12:30 eta 17:30ean izango dira. Bisita bakotxaren iraupena ordubetekoa da eta gehienez 10 lagunek osotuko dabe taldea. Kasu guztietan, sartzea doban da eta 945209020 telefonoan erreserbea egin behar da.
Bisita gidatuen programa barri honetan hiru ibilbide proposatzen dira eta horreen bitartez Euskadiren testuinguru sozialaren eta artistikoaren lau belaunaldi aztertzen dira, hain zuzen be 70eko hamarraldiaren erdialdetik gaur egun artekoak.
Joana, oraina eta etorkizuna. Istorio(ak), eregiten dagoan bilduma batetik abiatuta
Lehenengo ibilbide saila Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketearen ingurukoa da eta Gema Intxausti, Juan Luis Moraza eta Elena Mendizabal artisten banakako erakusketak erakutsiko deuskuez.
Hiru bisita bereziko sail horren barruan, Lorategitik abiatuta programeak demokraziarako transizinoaren garaian hasiko dan ibilbidea erakutsiko deusku, hau da, Museoaren bildumako funtsen lehenengo tarteari jagoko. Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko handiko garaia izan zan eta horrek, nahitaez, eragina izan eban artean, esate baterako artistek izan eben konpromisoan eta kultura instituzionalizetako prozesuetan.
Bigarren ibilbideak orainari begiratzen deutso, globalizazinoaren testuinguruari, hortxe agertu baitira hainbat kontzeptu barri, berbarako, deslokalizazinoa, tertziarizazinoa edo prekariedadea. Garai honek bereizgarri ditu maila globalaren eta maila lokalaren arteko tensinoak eta orainaldiko ziurbakotasuna eta artelanak agertzea horreek ikertzeko eta errealidadea modu kritikoan adierazoteko baliabide eraginkor modura.
Euskadiko artearen arloko jardunei eta testuinguruari eskainitako sail honetako hirugarren ibilbideak etorkizunari begirako gogoetarako konbita dakar, ezinbestean loturik COVID-19aren krisiaren ondoriozko mundu mailako emergentzia egoereari; etorkizun utopiko edo distopiko bat proponiduten jaku eta hartu-emonetan hastea arteagaz, artistakaz eta kultura erakundeakaz etorkizun hori eregiteko jagoken egitekoari buruz.
Beste istorio(ak). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan
Bisiten programeak arreta berezia jarri nahi dau mobimentu feministan eta mobimentuak artearen jardunetan izandako eraginean. Bisita bi aldi berean bereizi baina alkarren osogarri batzen ditu sail honek eta jarduera artistiko eta pentsamendu feministen arteko bidegurutzeetara eroango gaitu, ikuspegi historikotik; ikuspegi horri jarraitzen deutse, hain zuzen be, Zeru bat, hamaika bide erakusketeak eta Laura Vallés komisario dauen A través de la Arena erakusketeak.
Era berean, ibilbidean geldialdia egingo da Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) eta Elena Mendizabal (Donostia, 1960) artisten lanari eskainitako banakako erakusketa bitan, baita Museoko hainbat espaziotan erakusgai dagozan Bildumako honako obra honeetan be: Lipsticks (2002), Ana Laura Aláezena (Bilbo, 1964), Hojas de eucaliptus (1994), Cristina Iglesiasena (Donostia, 1956) eta Sin título (1999), Maider Lópezena (Donostia, 1975).
Ibilbide monografikoak
Lorategitik abiatuta ekimenak Elena Mendizabal. Eskultura, Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 eta Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira erakusketen bisita monografikoen ohiko eskaintzea barrubatzen ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!