Euskotrenek eta Metro Bilbaok gaueko zerbitzuak eskainiko ditue

Bizkaie! 2020-07-01 13:43   Pil-pilean

Informazino gehiago hemen.

Eusko Jaurlaritzearen esku dagoan Euskotrenek Bilboko Metroko (3. linea) eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko treneko gaueko zerbitzuak eskainiko ditu barriro datorren astegoienetik aurrera.

Euskotreneko arduradunek jakinarazo dabenez, alarma-egoerea bertan behera geratu eta ondorengo eskariari erreparauta, bagilaren 8ra aurreratu eban udako zerbitzuaren hasierea, udalerrien arteko joan-etorriak errazteko helburuari eutsiz. Orain, barriz, astegoienetako gauetan eskaintzen dauen zerbitzua ezarriko dau barriro, Bilboko Metroaren 3. linean bariku eta zapatuetako zerbitzua eta trenean zapatuetako zerbitzua eskainiz. Bilboko metroaren 3. linean, bariku gauean, bederatzi zerbitzu izango dira Kukullaga/Etxebarritik, 00:08tik 02:08ra eta hamar Matiko/Bilbotik, 00:00etatik 02:15era; zapatu gauean, ostera, Kukullaga/Etxebarritik hamar zerbitzu eskainiko dira 00:08tik 03:08ra eta bederatzi Matiko/Bilbotik 00:00etatik 02:15era.

Zapatu gaueko tren zerbitzuei jagokenez, Bilbo-Deba tartean, Bilbotik zerbitzu bat izango da Debara (23:45ean urtengo dau Matikotik) eta beste bat Trañara (01:45ean, Matikotik) eta Debatik bat izango da Bilbora (01:40an).

Kukullaga-Lezama tartean, Kukullaga/Etxebarritik zerbitzu bi izango dira, 00:08an eta 02:08an eta Lezamatik bat, 00:51n. Zornotza-Bermeo tartean, noranzko bakotxeko zerbitzu bat izango da (00:19an, Zornotzatik eta 01:18an, Bermeotik) eta beste bat Zornotzatik Gernikara (02:19an).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu