Antzerki Udalekuak Borobil Teatroren eskutik
2020-07-01 10:02 KultureaIngelesa ikasi irudimena landuz.
Borobil Teatroa hasi da jantzan! Umeei zuzendutako ingelesezko antzerki udalekuak hasi dira dagoeneko eta lehen hamabostaldi honetan, 16 lagunek parte hartuko dabe. Aste bi honeetan, esperimentazinoaren eta olgetearen bitartez antzezlan bat ingelesez sortuko dabe. Hannah Berry, aktore eta irakasle natiboak eta Anartz Zuazua aktore eta zuzendariak istorioaren sorkuntza prozesua zuzentzen dabe: istorioa eta personaia propioak sortu, erropa eta dekoratuak egin, eszenografia landu... Eta hori dana, egunero erabilitako baliabide eta elementuakaz.
Esplorau, alkar ezagutu, antzerki eta espresinoa ikasi, irudimena landu eta inglesa ikastea dira, besteak beste, Borobil Teatroa Estudioak antolatutako antzerki udalekuek umeei eskaintzen deutsen aukera parebakoa, libururik bakoa eta olgetea ardatz hartuta.
Anartz Zuazua (Aktorea eta zuzendaria)
William Layton eta Jackes Lecoq lako maisuakaz trebatu ostean, teatro fisikoan eta inprobisazinoan oinarritutako sorkuntza prozesua jorratzen dau. Metodologia horri esker istorio original eta garaikideak taularatzen ditu, umorez eta sormenez beteak.
Hannah Berry (Aktorea eta irakasle natiboa)
Ingalaterran jaioa eta hezia, Londresen egin zituan filologia eta interpretazino ikasketak. Lehen pausu profesionalak hango antzerki konpainietan emon eta gero, Borobil Teatroko kide eta aktoresa da gaur egun, antzerki dinamizatzaile jarduerakaz batera.
Kontuak kontu, ondorengoak dira aukerak:
- Bagilaren 29etik garagarrilaren 10era.
- Garagarrilaren 13tik 24ra.
- Garagarrilaren 27tik abuztuaren 7ra.
Prezioa: 250€* (Anai bi, anai-arreba edo ahiztea izan ezkero, % 20ko deskontua).
Plaza erdiak okupauta dagoz dagoeneko eta plazak mugatuak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!