Guggenheim Bilbao Museoak umeentzako tailerrak dakarz

Bizkaie! 2020-07-01 08:43   Kulturea

Museoa garagarrilaren 1etik aurrera, astelehenetik domekara, 11:00etatik 19:00ak arte egongo da zabalik.

Udan umeentzako tailerrak eskainiko ditu Guggenheim Bilbao Museoak BBKren laguntzaz. Tailerrak garagarrilaren 6tik 24ra egingo dira goizen eta gehienez 14 ume egongo dira talde bakotxean eta segurtasun-protokolo guztiak beteko dira. Bost egunetan, parte-hartzaileek arte modernoa eta garaikidea ezagutuko ditue askotariko esperientzia sortzaileen bidez eta hainbat diziplinatako artisten laguntzeari esker.

Astero, tailerrak aldatu, goizero hainbat proposamen egin eta taldekideek bat aukeratu ahal izango dabe. Badago aukerea inprobisau, esplorau, ikertu eta esperimentetako, baita akatsak egiteko be. Jarduerak modu edegian diseinau dira, ume bakotxaren gaitasun, erritmo eta interesak gogoan hartuta.

Ekimenaren harian, Richard Artschwagerren, Olafur Eliassonen eta Lygia Clarken margolanak bisitauko dira, baita Bilduma Iraunkorreko egileenak be. Saioak Museoko eremu zabaletan izango dira eta, eguraldiak lagundu ezkero, baita eraikinaren inguruetan be.


Edadeak:

3-11 urte (2008. eta 2016. urte artean jaiotakoak), talde bitan banatuta: 3–5 urtekoak eta 6–11 urtekoak

Datak:

Garagarrilaren 6tik 10era [euskerea + ingelesa]: talde bi.

Garagarrilaren 13tik 17ra [gaztelania + ingelesa]: talde bi.

Garagarrilaren 20tik 24ra [gaztelania + ingelesa]: talde bi.


Eguneko dinamikea:

10:00-10:30: Gaurko obrarako bisitaldia.

10:30-11:00: Artista batek aurkeztutako proposamen sortzailea.

11:00-12:00: Askatasunez sortzeko denporea.

12:00-12:15: Topaketea eta konpartidutea.

12:15-13:00: Storytelling, gorputz-adierazpen eta antzezpenagaz lotutako jarduerak.


Irakasleak (artistak):

Miren Arenzana, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Rakel Rodríquez eta Cataplina Encuentada

Gehienez: 14 ume taldeko

Informazinoa eta erreserbak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu