Bilboko TAO zerbitzua udako ordutegian sartu da

Bizkaie! 2020-06-30 13:18   Pil-pilean

Garagarrileko eta abuztuko zapatuetan ez da pagau beharko.

TAO zerbitzuko makinea, Arrikibar plazan (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Garagarrilaren lehenengo egunagaz batera sartuko da indarrean Bilboko Udalaren TAO zerbitzuko udako ordutegia. Aurten ez dabe zerbitzua etengo abuztuan, baina ordutegi murritzagoa egongo da. Esate baterako, zapatuetan ez da pagau beharko, eta abuztuko arratsaldeetan be ez.

Honenbestez, garagarrileko lanegunetan goiz eta arratsalde egongo da TAO, orain arte legez. Abuztuan, ostera, 09:00etatik 13:30era baino ez. Garagarrilaren 31n eta abuztuaren 28an, jai egunak diranez, ez da zerbitzurik egongo.

Udako ordutegia abuztua amaitu arte egongo da indarrean. Beraz, irailaren 1ean ohiko ordutegietara bueltauko dira Bilbon. Zerbitzuaren inguruko argibide gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu