Nacho Duato, Ohorezko 2020 Max Saria

Bizkaie! 2020-06-30 11:06   Kulturea

Interprete eta Dantzagile, Max Sari bana ditu, hurranez hurran, 1999 eta 2000 urteetan irabazitakoak.

Arte Eszenikoen Max Sarien Batzorde Antolatzaileak Ohorezko Max Saria 2020 ezagutarazo dau. Saria Nacho Duato jantzari eta koreografoari emon deutse aurten, aho batez, bertoko jantzearen historian oinarrizko artistea dalako. Batzordeak interprete eta koreografo legez egindako ibilbide oparoa azpimarratu dau, Espainiako jantzeagaz eta Arte Eszenikoakaz ibilbide nekaezina eta mundu osoan zehar ikusgai jarteagaz konprometidua. Era berean, haren izakera aitzindari eta iraultzaileagaitik eta jantza garaikidearen eredu eta ordezkari mundu osoan egindako lanagaitik nabarmendu dau.

Madril, Valentzia eta Moskun bizi dan koreografoak irailaren 7an jasoko dau saria Malagako Cervantes Antzokian, SGAE Fundazinoak Malagako Udalaren eta Cervantes Antzokiaren babesari esker antolatzen dauen Arte Eszenikoen Max Sarien XXIII. edizinoaren ekitaldian; 'Lotsa emoten deust hainbeste denpora Espainiatik kanpo itzultzeak, baina baita ilusino berezia be, saria sano garrantzitsua, ospe handikoa dalako. Harritu egiten nau dagoeneko nire ibilbide osoan izateak, lan bakotxagaz barriro hasten nazela sentiduten jarraitzen dodalako', adierazo dau albistea jakin dauenean.

Antzerki batek bizirik egon behar dau. Lotsagarria da antzokien programazinoa begitu eta urtean 10 edo 15 jantza saio baino ez dituela ikustea' autortu dau. Haren izakera eta konpromiso soziala gogorarazoten dauen aldarrikapen-diskursoa da, eta urte honetan zehar Fundazino propio bat eratuz gauzatuko da: Fundazino horri esker, jantzan jarri eta erakunde publikoen arretea erakarri gura neuke. Jantzea Arte Eszenikoen errautsa dirudi eta ez dot ulertzen arrazoi hori, Errege Katolikoetatik datorrela uste dot eta gorputzaren adierazpenagazko ezinikusia. Jantzea ez ei da gustukoa, baina inoiz ez neban Antzoki hutsik ikusi Espainian zuzendudako ikuskizunetan, salatu dau.

Juan Ignacio Duato Barcia Valentzian jaio zan 1957an. Koreografo eta interpretea da, 16 urte zituanetik jantzan egiteari itxi ez deutsona, lehen koreografiak 23 urtegaz sinatu zituan. Gaur egun, jantza garaikidearen erreferente bihurtu da bai Estadu mailan nahiz kanpo eta Mikhailovski antzokiko balleta zuzendu dau San Petersburgon (2011-2015) edo Berlingo Staats Oper balleta (2015-2018). Ehunka koreografia sortu ditu, besteak beste, Arenal, Duende edo Gilded Goldbergs jantza-lanak.

Halan da be, munduko herritar izan arren, ez dau bere jatorria ahaztu eta Espainiako erakunde publikoakaz oso kritiko izaten jarraitzen dau. Haren aldarrikapenen artean Erret Antzokian Jantza Konpainia Nazionalerako egoitza bat sortzea dago, baita erakunde publikoen laguntzea eta konpromisoa bermatzea be, konpainiak diruz laguntzeko eta jantzea katalizatzaile sozial lez erabilteko. Barreka, ministro izango balitz egingo leuken lehen gauzea izango litzatekeela aldarrikatu dau, baina beti uko egin deutse asmo politikoei, zintzotasuna galtzen dalako. Jenteak uste dau: kritikoek eta erakunde publikoek uste dabe aholku preskriptiboak emotea onena dala. Eta ez, hortik ez doa kontua, esan dau.

Hogei urte emon ditu Dantza Konpainia Nazionalaren (1990-2010) buru eta erakunde horrek bere gidaritzapean munduko garrantzitsuenetako bat izatea lortu eban. Londres, New York, Tokyo, Paris, Mosku eta Sidney dira Estaduko jantzak eroan zituan uriburuetako batzuk. Haren erantzun bikainak konpainiarentzat 50 koreografia baino gehiago sinatzea ahalbidetu eutson: Uste dozu Velazquezen 20 koadro zakarrontzira botako dirala alde egiten dauelako? Izan be, herri honetako jantzeagaz pasau da, nik uste, ez dalako ohitura'

Halan da be, atzera begitu eta maitasunez gogoratzen dau CDNko zuzendari lanetan izandako esperientzia: Erantzun handiko handiko urteak izan ziran. Konpainiak nortasun propioa behar eban eta ez eukan holakorik; horretarako, jantzarientzat neurrira egindako lan barriak egin nituan, danok norabide berean egin genduan indar eta horregaitik bihurtu ginan erreferente mundu osoan. Danetara, 113 koreografia sortu zituan, horreetatik 50 egileak berak eginak.

Duatoren lorpenen artean, jantza klasikoa eta garaikidea gaurkotzea kritikak etiketau ezin izateraino, baina publikoaren txaloak bere talentua bermatzen dau: Nire lana publiko guztiek autortu daben, nire lana neofitoentzat, entretenigarrientzat, purista klasikoentzat eta modernoentzat da. Puristek dinoe oso modernoa nazela, modernoek oso klasikoa. Uste dot ez dakitela ni non sartu gaineratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu