Komunikazino Kanpainea Bilbon uriko komertzioa eta ostalaritzea sustatu eta babesteko
2020-06-30 08:28 Pil-pileanErosi, konsumidu eta dibertidu Bilbon goiburuko kanpaineari ekin deutso Bilboko Udalak.
Bilboko dendak eta eta ostalaritza babestu nahi dira, auzoetako denda eta tabernetan erosi eta konsumidu beharraz sensibilidadea eta kontzientzia sortzeko herritarren artean. Udalak lortu nahi dau turismoari lotutako negozioak (hotelak...) bultzatzea, baita uriko turismo eta aisialdi arloko zerbitzuak be.
Bilboko Udalak hainbat neurri ezartzen jarraitzen dau, COVID-19ak gure urian izan dituan ondorioei aurre egiteko. Itxialdiaren eta negozioak zarratzeko fasearen ostean, orain koronabirusaren aurreko egoerara itzultzeko ahaleginak egin behar dira.
Talde politiko guztiek adostu daben #BilbaoAurrera Preminazko Neurrien Planean ezarritako jarraibideak betez, Udalak komunikazino kanpaina bat jarriko dau martxan orain. Kanpaina honen helburu nagusia da lekuko konsumoa eta konsumo arduratsua bultzatzea, geure inguruko komertzio eta ostalaritza-negozioetan, urian dagozan turismo eta aisialdi arloko negozioak babesteaz gan.
Erosi, konsumidu eta dibertidu Bilbon goiburuari eutsiz, zeure auzoko komertzioa eta ostalaritzea, bertokoak babestu nahi ditugu, izan be, komertzioa eta ostalaritzea izan dira pandemiak gehien jo dituan sektoreetako bi. Kanpaina honek zenbait euskarri izango ditu, herritarren artean sensibilidadea sortu nahi dau, geure auzoetako denda eta ostalaritza-negozioetan erosi eta konsumidu deien, izan be, hurreko komertzioa eta ostalaritzea dira lekuko bizitzearen eta nortasunaren eta aberastasunaren bultzatzaile eta urian etorkizunean sortu leitekezan negozioen eragile.
Ekimen honen jarraipen legez, lau eratako konsumo-bonuak eskainiko dira: komertziokoak, miloe bat euroko aurrekontuagaz; ostalaritza eta jatetxeetakoak, miloe bat eurokoak; turismokoak, 500.000 eurokoak; eta kulturakoak, 500.000 eurokoak. Irailetik aurrera aterako ditu Bilboko Udalak herritarrentzako bonuak.
#BilbaoAurrera
Komunikazino-kanpaiena #BilbaoAurrera planaren barruan dago: gizarte, ekonomia eta kultur larrialdiko programa bat da, 15 miloe eurokoa eta 50 neurri baino gehiago dakarzana. Planaren helburua da COVID-19aren osasun-krisiak uriko personen artean eta enpresetan izandako ondorioak konpontzea.
Beste neurri ekonomiko batzuen artean, enpresentzako pizgarri fiskalak jarri dira, zerga eta tasetan murrizketa eta hobari aukera zabalagaz. Pizgarri horreek 3 miloe euroko eragin ekonomikoa izango dabe.
Era berean, Bilboko eskualdeko merkataritza alkarteei emondako diru-laguntzino izendunak % 100 gehitu dira eta orain 276.000 € dira. Horren helburua merkataritza-jarduerea dinamizau eta Bilboko auzoetan konsumoa sustatzea eta ekintza bereziak bultzatzea da eta, horrezaz gan, lekuko alkartegintzea indartzea..
Azken buruan, 500.000 euroko laguntzea emon da saltoki txikiek, ostalariek, jatetxeetako jaubeek babes-materiala erosi deien, Bilbon COVID-19aren inguruko segurtasun-protokoloak eragindako gastuei aurre egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!