Basque Team-ek 2020ko lehen bekadunak iragarri ditu

Bizkaie! 2020-06-29 12:24   Kirola

2020ko bekadunak hainbat txandatan iragarriko dira, eskabideak jaso eta onartu ahala.

COVID-19 koronabirusak sortutako pandemiak bete-betean eragin eutson Basque Team Fundazinoak martxan jarritako 2020rako bekak eskatzeko prozesuari. Hainbat aldiz luzatu behar izan da dokumentazinoa aurkezteko epea, alarma-egoerea hurranez hurran luzatu baita. Horren guztiaren ondorioz, bekak esleitzeko prozesua normalean baino gehiago atzeratu da aurten. Kirolariek bekea ahalik eta azkarren kobrau deien, ebazpena aldekoa dan kasuetan, Basque Team Fundazinoak ez dau itxarongo, aurtengo bekadunak nortzuk diran iragarteko jasotako eskaera guztiak erabagi arte; ebazpenak gertatu ahala iragarriko ditu, baldintzak beteten dituen kirolariak bekaz gozetan hasi daitezen.

Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denporaldian lortutako emoitzak baloretan dira, erispide zorrotzak erabilita, bai markei jagokenez, bai maila absolutuan nazinoarteko txapelketa eta lehiaketetan parte-hartzeari jagokonez be. Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak aintzat hartzen dira.

Bekadunek, laguntza ekonomikoez gan, honako honeek be jasoko ditue: laguntza biomedikoak (QuirónSaludegaz egindako lankidetza-hitzarmenak indartuta), laguntza teknikoak, coaching-zerbitzua, irudi eta komunikazino-zerbitzua eta aholkularitza-zerbitzua arlo akademikoan eta lan-munduan sartzean (zerbitzu horretan dabil buru-belarri Fundazinoa Laneratzea izeneko ekimenaren bitartez).

Aldi berean, nabarmentzekoa da Basque Team-ek genero-bardintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diran balioak izan deiezan egiten dauen apustua. Bekadunei ez jake onartuko emakumeen kontrako adierazpenik, ezta adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik eta, oro har, ez da onartuko persona edo kolektibo jakin batzuekazko intolerantziarik eragiten dauenik, Fundazinoak abian jarritako 'Baloreetan bat' proiektuari eutsiz. Proiektu horren helburua da kirolaren balioak zabaltzea eta apliketea, bai enpresearen eta bai hezkuntzearen arloan.

Orain arte, ondokoak dira 2010an Basque Team-en bekea jasotako kirolariak eta teknikariak (onartutako lehen txandea):

Amaia Erbina (errugbia).

Ana Usabiaga (pistako txirrindularitzea).

Ander Elosegi (piraguismo eslalom).

Aritz Aranburu (surfa).

Asier García (gurpil aulkiko saskibaloia).

Begoña Lazcano (piraguismo sprint).

David Mouriz (gurpil aulkiko saskibaloia, bekadun barria).

Diego Arana (bedar-hockeya).

Estibaliz Álvarez (softbola).

Iker Sastre (mahai-tenis egokitua).

Iñigo Peña (piraguismo sprint).

Joan Crespo (piraguismo eslalom).

Juan del Campo (eski alpinoa).

Kako Aramburu (tiroketa olinpikoa, skeet).

Klara Olazabal (piraguismo eslalom).

Leticia Canales (surfa).

Lide Erbina (errugbia).

Lucas Eguibar (snowboarda).

Maialen Chourraut (piraguismo eslalom).

Mariasun Quiñones (futbola, bekadun barria).

Mercedes Castellanos (eskubaloia).

Nahikari García (fútbola, bekadun barria).

Rebeca Carrera (softbola).

Samuel Hernanz (piraguismo eslalom).

Tania Calvo (pistako txirrindularitzea).

Amador Granados (pistako txirrindularitza egokitua).

Imanol Rojo (iraupen-eskia).

Itxaso Mungira (atletismo egokitua).

Jon Carazo (arraunketa olinpikoa).

Trihas Gebre (atletismoa).

Lourdes Oyarbide (errepideko txirrindularitzea).

Atzeraeraginezko Basque Team bekak: 2019. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diran kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen diran kirol merezimenduak edo emoitzak lortu ez baditue, laguntza ekonomiko bat jasoteko eskubidea izango dabe. Bekearen % 50 bermatua izango dabe eta beste erdia Basque Teametik 2020. urterako ezarritako emoitza edo helburuak bete ezkero jasoko dabe. (Aurtengo salbuespenezko zirkunstantziek mugatu egin ditue lehiaketak eta, ondorioz, kasu bakotxaren balorazinoa egingo da 2020. urtearen amaieran).

Basque Team Support bekak: Kirolariek ezin baditue Basque Team Kirolariak bekak edo Atzeraeraginezko Basque Team bekak eskuratu, 2019ko denporaldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dabela egiaztatu baleikie, laguntza jakin bat jasoteko aukerea izan leikie.

Orain arte, ondokoak dira Basque Team-en bekea jasotako teknikariak (onartutako lehen txandea):

Ainhoa Artolazabal (txirrindularitza egokitua).

Ekaitz Saies (piraguismo sprint).

Xabier Etxaniz (piraguismo eslalon).

Xabier Taberna (piraguismo eslalon).

Beka-eskaerea aurkezteko epea gaur, bagilaren 29an, amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu