COVID19 kasua Angeluko ikastolan

Bizkaie! 2020-06-29 10:58   Pil-pilean

Angeluko Kimua Ikastolako 4 urteko anaia bikiek positibo emon dabe COVID 19aren testean.

Angeluko Kimua Ikastolako 4 urteko anaia bikiek positibo emon dabela COVID 19aren testean. ARS eta Akademia Ikuskaritzeagaz adostasunez, osasun protokoloa aplika eta Angeluko ikastolea zarratzea erabagi dabe arduradunek.

Azken asteko konktato katea eginez, eskolaz kanpoko sasoiann Miarritze eta Baiona Hiriondoko ikastolako beste ume eta heldu batzuekakaz loturea agertu danez, zuhurtziaz Miarritze eta Baiona Hiriondoko ikastolak be zarratzea erabagi dabe.

Gaur berean hiru ikastoletako irakasle eta langile guziak testatuak izango dira. Eskolako azken astea danez, hiru ikastolak zarratuta egongo dira.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu