Azkuna Zentroak asteon zabalduko ditu ugerlekua eta zinema-aretoak
2020-06-29 08:56 Pil-pileanBarrikuntza legez, ugerlekua abuztuan be edegita egongo da.
Azkuna Zentroa apurka-apurka jarduerea berreskuratzen dago. Garagarrilaren 1ean, eguaztenean, edegiko dabe ugerlekua eta barikuan, garagarrilaren 3an, Golem Alhondigak zentroko zinema-aretoak edegiko ditu.
Ugerlekua abuztuan be zabalik egongo da: garagarrilaren 1etik aurrera, sartzeko ordua eskatu ahal izango da, astelehenetik domekara, 10:00etatik 20:00etara. Ordu bateko erreserbak webgunean (azkunazentroa.eus) edo Jarduera Fisikoaren Zentroko mostradorean egin daitekez.
Ugerlekuko ontziak berrantolatu egin dira, edukiera egokia bermatzeko; holan, ugerleku handian 4,20 metroko 3 kale egokitu dira, etenbarik uger egiteko. Gainera, ontzi handian 135 metro koadroko espazioa aurreikusi da, uger egiteko edo ariketak egiteko. Ugerileku ertain eta txikia olgeta jardueretarako gordeko da.
Ugerlekua abuztuan edegiko da lehen aldiz, zentroak hile horretan egiten diran urteko mantenimendu eta higienizazino lanak dagoeneko egin baititu. Gainera, gatz-instalazino barri bat instaletan hasi dira, ur naturalagoa eta produktu kimiko gitxiago botateko. Oraingoz, zarratuta dago Jarduera Fisikoaren Zentroko Eguzkiaren Terrazarako sarbidea.
Beste alde batetik, Jarduera Fisikoaren Zentroak segurtasun-protokolo bat jarri dau martxan, neurri berezi honeek batzen dituana:
Gimnasioko edukierea, aldagelak eta igogailuak egokitzea.
Ibilbide seguruak eta itxaronguneak seinaleztatzea, kontaktu arriskutsuak ebitetako.
Papelontzi bereziak jartea papelezko zapiak, maskarak eta eskularruak ixteko.
Gel-banatzaile automatiko higienizatzaileak jartea zentroko hainbat lekutan.
Eguna eta ordua erreserbetako hitzordu sistema bat jartea webgunearen bidez edo JFZren mostradorean.
Aztarna digitaleko ezeztagailuak kentzea.
Lehorgailuak kentzea, kutsatzeko arriskua ebitetako.
Eraikinaren eguneroko garbiketa eta desinfekzinoa indartzea.
Gainera, dutxarik ez erabiltea eta etxera heldukeran arropa guztia garbitzea gomendatzen da.
Gimnasioa eta areto funtzionaleko gela egokituak
Bagilaren 22tik zabalik dagoz gimnasioa eta areto funtzionaleko gelea. Espazioak berrantolatu egin dira eta makinen % 85 baino ez dagoz martxan, erabiltzaileek segurtasun-tartea mantenduz egin ahal izan deiezan ariketak.
Gainera, ondoko neurriak hartu dira: Materialari jagokonez, eskuoihal bi erabili behar dira, eskuoihal txiki bat norberaren erabilerarako eta handia makinea erabilteko.
Segurtasunagiatik, persona bakoitzak makina eta/edo materiala desinfektau behar du erabili aurretik eta ondoren, bakterizidakaz eta gelan dagoan papelagaz.
Vending-iturriak eta makinea ez ditue martxan jarri.
Zinemara, garagarrilaren 3tik aurrera
Golem zinemak garagarrilaren 3an zabalduko ditue; zinema-aretoek % 60ko edukiera egokitua eta besaulkiak jarriko dira segurtasun tartea eta seinalautako ibilbideak bermatzeko. Saioek prezio berezia izango dabe: garagarrilaren 3tik 23ra, 5 euroko prezioa txarteldegian eta 4,8 euro webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!