Daniel Llariak ‘Holes and poles’erakusketea inaugurau dau Bilbon

Bizkaie! 2020-06-26 13:31   Kulturea

BilbaoArten egongo da bagilaren 26tik garagarrilaren 24ra.

Bagilaren 26an, barikuan, zabalduko ditu ateak Daniel Llariaren erakusketeak. Bideo eta eskultura proposamen honek, argiztapen leunagaz, gai marikeari heltzen deutso. Llaría, 2019an zentroan egoiliar izan zan artistea, joan dan abenduan Urazurrutia Aretoan 2020an bakarka erakusketea egiteko aukeratutako zazpi artistetako bat izan zan.

Holes and Poles (zuloak eta zutoinak) eskultura izakerako ideari jagoko, funtsean alkarren kontrakoak diran elementu materialakaz. Erakusketa honetako pieza guztiak, bideo-pieza bi eta eskulturazko serie bigaz osotuta dagoz.

Pelikulan lanean hasi nintzanean zinismoa ardatz hartuta egin neban, gay kultura garaikidearen neoliberizazinoari buruzko iruzkin legez, haren pieza queer-enakaz lan egiteko leku bat topetan dauena erakusketan. Holan, Logroñoko artisteak protagonismoa aldarrikatzen dau sexualidadearentzat.

Urazurrutia Aretoan ikusgai izango diran ikus-entzunezko lanak dira gizon biren arteko intimidadea islatzen dauen film esperimentala eta gaueko paisajean mobiduten diran txaleko islatzaileak protagonista dituan stop-motion animazino bat.

Erakusketearen erdialdean, airean zintzilik dagozan eskultura batzuk egongo dira, Los hazte rico izenburupean. Burdinezko, hormigoizko eta erropazko piezak dira eta artistearen gorputzeagazko ardurea nabarmentzen dabe.

Hormetan ikusiko ditugun eskultura apaingarri txikiek osotzen dabe erakusketea, normalean egunerokoak diran objektuen moldeakaz eginak. Pieza bakotxa bi edo hiru objektuz artikulauta dago, estetika formal baten bila, abstrakzinoaren logikeari jarraituz, esangura indibidual bat multzo baten truke sakrifikauta.

Jarduera hau #BilbaoUda2020ren testuinguruan kokatzen da. Programazino osoa konsultau hemen.

Daniel Llaria

Daniel Llaría (Logroño, 1985) Arte Ederretan lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean. Parsons, The New School for Design (NYC) masterra egin eban Fulbright-en bekadun lez eta Skowhegan School of Painting and Sculpture (Maine) entzutetsuan egoiliar izan zan.

Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu dau, besteak beste, Antes que todo (CA2M, Mostoles, 2010), First Thought Best (Artium, Gasteiz, 2014) edo Second Nature (WestBeth, NYC, 2017). Bakarkako erakusketarik barrienak Hazlo por las Chavalas (Instituto Riojano de la Juventud, Logroño, 2015) eta Papá camp da (Carreras Múgica, Bilbo, 2019) izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu