Bilbao Bizkaia Harrok aniztasuna aldarrikatuko dau
2020-06-26 12:53 Pil-pileanBagilaren 28an izango da Nazinoarteko LGBTIQ+ Harrotasunaren Eguna
Aurten Bilbon itsasontzien desfileak ez dau itsasadarra zeharkatuko; urteetako afektibo sexualaren eta genero identidadearen aldeko burrukearen ondorioz geureganatutako eremuak ez doguz musikaz eta kontzertuakaz ospatuko... Baina, oztopoak oztopo, Bilbao Bizkaia Harro aurten be urira bueltauko da Bizkaia osora, mundu osora askatasun mezu bat bialtzeko. Ekitaldi hau indarrez ospatzen dogu, orain sei urte sortu zan espiritu beragaz baina bizi dogun pandemia egoereari egokitutako formatu txikiago bategaz. Giza eskubideak dira ardatz, izateko eta sentiduteko eskubideak eta horreei ez deutsegu sekula uko egingo. Bilbao Bizkaia Harro aldarrikapenaren sinupean jaio zan eta ezinbestekoa da bide honetan jarraitzea. Uste dogun baino gaurkotasun haundiagoz LGBTIQfobia hemen dogu.
Asko dago egiteko. Muturreraino aurre egin behar jakon beste pandemia bat da. Aldarrikapenak eta burrukeak kultura eta kirolagaz bat egingo dabe Bibao Bizkaia Harro ekitaldi barri honetan; eta, jakina, aisialdi eta dibersinorako lekua be egongo da mezua gizarteratzeko tresnak diralako eta ez deutsegulako lortutako giza lorpenak ospatzeari uko egingo. Ekintza guztiak pandemia egoera honen aurrean beharrezko babez neurriak hartuz egingo dira eta gogoratzen jake parte hartzen dabenei beharrezkoa dala maskarea erabiltea.
Kontuak kontu, bagilaren 28 horren harian, Orain danok estimetan dogu askatasuna kanpainea berrargitaratuko dogu. Konfinamentuak eragindako askatasun galtzeari erreferentzia egin eutson kanpaineak eta intolerantzia, ulertuezintasun eta gorrotoaren aurrean LGBTIQ+ personak gehiegitan sufriduten dabenagaz gizarteak bat egin eiala gura genduan. Baina kasu honetan Harro gagoz lemea eransten da guztiaren aurrean gure Harrotasuna dalako garrantzitsuena. Holan, izatea, sentidutea, maitatzea eta naturala, ederra eta bizitzeagaz berezkoa dan aniztasuna defendiduteagaz Harro gagoz. Ugari dira giza eskubide eta askatasunaren aldeko lema honetara batu nahi izan diran erakundeak, besteak beste, Euskaltzaindia, Euskalduna Jauregia, Metro Bilbao, Bilboko Udala, Euskotren eta Euskotran. Baita Café Baqué eta La Salve lako enpresak.
Era berean, kirol munduak be bat egin dau aldarrikapenagaz eta, besteak beste, Athletic Club, BasqueTeam eta Bilbao Basket nabarmendu behar dira.
Giza LGTBIQ+ zumba erritmoan
Bilbao Bizkaia Harrok LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko egunean, bagilaren 28 an, Kale Nagusian, Foru Jauregiaren parean, zunba ekitaldi popularra antolatu dau.
Bisita gidatuak
Zapatu eta domeka bakoitxeko bisita bat egingo da eta goizeko 11:00etan hasiko da. Bagilaren azken astegoienean garagarrilean izango dira eta Moyua plazako Carlton Hotelaren parean hasiko dira.
Erakusketea
Redes Abiertas erakusketEa martxan da, bagilaren 23an emon jakon hasierea. Erakusketa hau leku bitan dago ikusgai: Bilbao Historiko alkarteko geletako Expogelan eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Erakusketa Gelan. Garagarrilren 22ra arte izango da.
Aldarrikapen Gozokiak
Bizkaiko Gozogileen alkargoari esker, hainbat gozotegik Bilbao Bizkaia Harro logoagaz euren opilak apainduko ditue eta euren erakusleihoetan ikusgai izango ditue.
Erakusleiho Lehiaketea
Bilbao Historikogaz alkarlanean LGBTIQ+ errealidadea hobeto erakusten dauen eerakusleihoA sarituko dauen lehiaketea martxan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!