Gaztetxuen artelanak ikusgai Guggenheimen hezkuntza gunean
2020-06-26 12:35 KultureaArtea Ikasbide programea 1998tik dago martxan.
Aurten be ez dau etenik izan Bilboko Guggenheim Museoak eta BBK Fundazinoak bultzatzen daben Artea Ikasbide programeak, alarma egoera, birus eta itxialdien ganetik. Ikasturtean zehar Lehen Hezkuntzako neska-mutilek landu dituen piezak orain ikusgai jarri ditue museoaren hezkuntza gunean, irailaren 27ra arte.
2019-20 ikasturtean, Euskal Autonomi Erkidegoko sei ikastetxetako 126 ikasle ibili dira egitasmoan, danak sei eta hamabi urte bitartekoak. Elssie Ansareo, Iñaki Gracenea, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Ibon Sáenz de Olazagoitia, Jorge Rubio eta Manu Uranga artisten laguntzino eta gidaritzeari esker, neska-mutilek tailerretan eta saio praktikoetan hartu dabe parte.
Honeek dira aurtengo edizinoko partaideak: Trapagarango San Gabriel; Bilboko Zamakola-Juan Delmás; Bilboko Sánchez Marcos; Gallartako Buenos Aires; Gasteizko Samaniego; eta Errenteriako Bizarrain. Nazinoarteko truke bati esker, ganera, Trapagarango San Gabriel ikastetxeko ikasleek eta New Yorkeko Staten Islandeko 48. eskola publikokoek alkarregaz egin dabe lan, bide elektronikoetatik.
Sei ikastetxeetako bakotxak proiektu bat landu dau, Guggenheim Museoan azkenaldion egon diran erakusketetan oinarrituta. Thomas Struth, Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera eta Jesse Jones. Dar-dar erakusketak izan dira aurten inspirazino-iturri.
1998an sortu eben Artea Ikasbide programea, Bilboko Guggenheim Museoko bildumak eta erakusketak gaztetxuei hurreratzeko eta sorkuntza artistikoa ikastetxeen programetan txertatzeko. Harrezkero, 3.400 bat umek hartu dabe parte. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutako egitasmoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!