Artium eta Tabakaleraren Jardun Artistikoen Institutuaren lehen edizinoa martxan
2020-06-26 08:26 KultureaHautatutako 10 parte-hartzailek garagarriletik aurrera landuko ditue proiektuak.
Formakuntzea garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra izango da Tabakaleran eta ondoren horreek Artiun Museoan ikusgai jarriko ditue. Praktika artistikoaren eta artisten aldeko konpromiso sendoari erantzunez, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak aurrera egin dabe Jai Praktika Artistikoen Institutu barriaren lehen edizinoa martxan jarteko. Ondokoak dira programearen lehen edizinoan parte hartuko daben personak: Akane Saraiva Rando (Galdames, 1997), Antonio Menchen (Toledo, 1983), Cécile Brousse (Frantzia, 1985), Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994), Izaro Ieregi (Algorta, 1987), Charlotte Nordgren Sewell (Suedia, 1993), Diego Diez (Bartzelona, 1994), Rocío Agudo Martínez (Zaragoza, 1996), Mikel Escobell Castro (Arrasate, 1991) eta Jara Narvalaz (Iruñea, 1995).
Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKH, Royal Institute of Art de Stockholmeko irakaslea) eta Artium Museoko zuzendari Beatriz Herráez eta Tabakalerako Arte Garaikideko arduradun Oier Etxeberriak osotutako Ikasketa Batzordeak, aurkeztutako 55 proposamenetatik hamar aukeratu ditu. Hautaketa horren ondorioz sortutako taldearen heterogeneotasuna azpimarratu dau batzordeak eta jatorri anitzeko personek osotutako taldea izanik, artearen eta kultura garaikidearen inguruko ikuspegi eta sensibilidade ugari batuko dirala nabarmendu dabe.
Jai ikasketa-programearen hasierako deialdiak 16 hautagairen aukeraketea aurreikusten baeban be, programea aldatu egin da alarma-egoerearen ondorioz, eta kopuru hori hamarrera murriztu da, segurtasun-arrazoiakaitik. Edozelan be, artista bakotxak, hile bi izango ditu Tabakalerako hirugarren pisuko Sortzaileen Gunean lanerako bere espazioa izango dau, bai eta eraikineko beste arlo edo laborategi batzuk erabilteko aukerea be, ikasleen esperientzia hobetzeko helburuagaz. Gainera, parte-hartzaileetako batzuk One Shot Tabakalera House hotelean izango dira programea landu bitartean. Tabakalerako prestakuntza-aldiaren ondoren, fase publiko bat izango da Artium Museoan. Alde horretatik, nabarmentzekoa da erakunde bien inplikazinoa, bai programearen kontzeptualizazinoan, baita metodologien lanketan be. Era berean, erakunde bietako ordezkariek proiektu artistiko bakotxaren jarraipena egingo dabe.
Praktika artistikoa izango da ikerketa, produkzinoa eta lan kritikoa sustatuko dituan saioaren muina. Institutua ekimen barritzaile lez sortu zan baina, aldi berean, Euskal Herriari lotutako testuinguru artistikoan errotuta dago. Tabakalerak eta Artium Museoak arte garaikidean ezagutzak transmitiduteko tradizino berezia autortzen dabe eta etenbako hartu-emonetan oinarritutako programa pedagogiko eta esperimentala landu gura dabe; holan, Jai udako programea da, truke eta gurutzaketa artistikoak jorratzeko espazio legez funtzionauko dau. Gaur egun, erakunde bien erakusketa-programetan eta programa publikoetan parte hartzen daben profesionalek dagoz irakasle-taldean. Tabakalerak eta Artium Museoak jatorri oso desbardineko ahots profesionalak deitu ditue, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko dauen ahalmena identifiketako eta beren lengoaien erabilereari buruzko hartu-emon kritikoak ezartzeko kapaz diranak.
Planteautako mekanikea artista gonbidatu bakotxak bere sormen-prozesuen ikuspegi berezia emotea eragiteko diseinauta dago eta horrek programearen metodologia tailerreko espazioan ehuntzen diran hartu-emonak sustatuz, momentu eta egoera bakoitxeko praktika zehatzetan. Metodologia hori praktikan jarriko da ad hoc proponidutako ariketa, lantegi edo bestelako topaketen bidez.
Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKH, Royal Institute of Art de Stockholmeko irakaslea) eta Itziar Okariz (artista) izango dira Institutu barriaren tutoreak eta Katinka Bock, June Crespo, Diedrich Diederichsen, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati eta Zbynëk Balandran ibiliko dira irakasle lanetan. Horrezaz gan, Institutuak Ikasketa Batzorde bat izango dau, Beatriz Herraezek (Artium Museoko zuzendaria), Oier Etxeberriak (CICC Tabakalerako Arte Garaikideko arduraduna) eta aitatutako hiru tutoreek osotua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!