Urrezko Hirukia Kattalin Miner idazleak irabazi dau
2020-06-27 12:30 Pil-pileanFeminista Erradikal Trans-Baztertzaileak taldeak jaso dau Trapuzko Espartina.
Bagilaren 28an egiten dan LGTB+ Harrotasunaren Egunaren harian, EHGAMek urtero emoten ditu Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina eta 2020. urtean, Kattalin Miner kazetari eta idazleak irabazi dau Urrezko Hirukia, Moio, Gordetzea ezinezkoa zan liburua idazteagaitik; bertan, Aimar Elosegi Moio-ren suizidioak Hernanin, bere herrian, izan eban inpaktua islatzen da. Aparteko garrantzia dau jazoera horrek LGTB+ memoriarentzat, bai eta transzendentzia politiko handikotzat be hartzen da, gaur eskuinetik, eta ez hain eskuinetik, gupida barik eraso egiten jakelako eraso trans personei eta euren eskubideei.
Trapuzko Espartina, barriz, TERF ustezko feministak (Feminista Erradikal Trans-Baztertzaileak) taldeari emotea erabagi dabe, hareen gorroto-diskurso transfoboagaitik, Hazte Oír edo Vox lako eskuin muturreko alderdi eta alkarteek zabaltzen dabenaren diskursoagaitik.
Bilboko BIRA Kultugunean (Ronda, 2) egindako prentsaurrekoan emon dabe sarituen barri Kattalin Miner bertan zala.
Saria, Edu Lopez artista plastiko ezagunak urtero sortzen dauen irudi personalizatua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!