Erriberriko Antzerki Jaialdiak diziplina anitzeko programazioa dakar

Bizkaie! 2020-06-24 09:45   Kulturea

Nafarroako konpainiak protagonista izango dira.



Espainiako poesiatik Europako antzerki garaikidera
goiburupean, garagarrilaren 17tik abuztuaren 2ra, Erriberrin egingo dan Antzerki Jaialdirako sarrerak dalgai dagoz honezkero.

Erriberriko XXI. Antzerki Jaialdiak diziplina anitzeko programazinoa eskainiko dau, osasun-segurtasuna bermatzeko neurriak eta sektoreak Nafarroan antzerkiari emon gura deutson bultzadea dirala-eta. Danetara, 25 ekitaldi izango dira, horreetatik 14 Nafarroako konpainiek eskainiko ditue.

Lope de Vega, Santa Teresa de Jesús, San Juan de la Cruz, Jorge Manrique, Tirso de Molina, Adolfo Bécquer, García Lorca, Calderón de la Barca, Fernando de Rojas eta Cervantes lako klasikoez gan, aurten, protagonistak Foru Komunidadeko konpainiak izango dira, besteak beste, Pentaciónen Esperando a Godot; Max sariak jasoteko izentautako La Caja Flotanteren Catástrofe; Máxima estrella, Lore More-rena; La trasera, Iralei Teatrorena; Iluna Producciones taldearen Ahora me toca a mí eta El crimen fue en Granada, La Nave Producciones Teatrales taldeak aurkeztuko dauena. Era berean, La casa más pequeña, Yarleku Teatro konpainiarena be ezin ahaztu.

Zirkuaren arloan, Kimera nabarmendu behar da, La Bandaren produkzinoa eta Joserra Martínezen zuzendaritzea dauena. Jantzearen arloan, Adriana Bilbaoren Hierro/Burdina, jantzea eta musikea buztartzen dituana eta Bertolt Brechten testua dakarren Madre Coraje, Atalaya taldearena aitatauko doguz.

Festibalaren inaugurazinoan, garagarrilaren 17an, Mielotxinek eskainiko dauen ikuskizun erritmiko musikala izango da protagonista, Lauarin Jantzariak eta Hutsun Txalapartariak lagun dituala.

Sarrerak online erosi daitekez www.oliteteatrofestival.com eta www.baluarte.com webguneetan. Aurrez aurre, ostera, Baluarten erosi ahal izango dira de 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik zapatura. Garagarrilaren 16tik abuztuaren 2ra, barriz, 11:00etatik 14:00etara, astelehenetik zapatura.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu