Bilboko Berreginen Museoak garagarrilean eskainiko dau marrazketa ikastaro trinkoa

Bizkaie! 2020-06-24 09:09   Kulturea

Matrikulea bagilaren 26ra bitartean egin daiteke.

Berreginen Museoak etenbarik egiten dau programazinoa barritzeko apustua eta uda honetan marrazketa eta pintura ikastaro trinko eta barritua eskainiko dau, garagarrilean. Programak hiru etapa izango ditu: Lehen astean, garagarrilaren 3tik 9ra, gaia natura hila izango da. Hurrengo astean, garagarrilaren 10etik 16ra, urban sketching estiloa izango da ardatza. Amaitzeko, hilaren 17tik 23ra, erretratua landuko da. Modu horretan, amaitutzat emongo da hiru asteko ikastaroa.

Aurten, ikastaro trinkoak astebete, bi edo hiru aste egiteko aukerea emongo dau. Astebeteko ikastaroak (20 ordu) 150 euroko prezioa izango dau. Izena aste birako emoten bada (40 ordu), 210 € ordaindu beharko dira. Azkenik, ikasturte osorako, hau da, 3 asterako (60 ordu) egiten diran izen-emoteek 300 euroko prezioa izango dabe.

Ikastaroetan parte hartzeko, matrikulea egin beharko da Bilboko Berreginen Museoaren webgunean; bertan, horretarako inprimakia eta prozesua egiteko jarraibide guztiak egongo dira eskuragarri. Inskripzino-modalidade barri hori dokumentuak in situ ukututea ebitetako eta higiene-baldintza handiagoak bermatzeko egingo da (Gehienez 15 persona ikasgela bakotxeko).


Natura hila

Garagarrilaren 3tik 9ra.

09:30etik 13:30era.

Astelehenetik barikura.


Urban sketching

Garagarrilaren 10etik 16ra.

09:30etik 13:30era.

Astelehenetik barikura.


Erretratua

Garagarrilaren 17tik 23ra.

09:30etik 13:30era.

Astelehenetik barikura.


*Gaur egungo egoerea dala-eta, programazinoak aldaketak izan leikez momentu bakotxeko araudia bermatzeko.

Edozein duda argitzeko, 946790255 telefonora deitu, 10:00etatik 13:00era, astelehenetik barikura.

Plaza-kopuru mugatua: Gitxienez 6 ikasle.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu