Urmuga, mendiak eta musikea buztartuta
2020-06-23 13:17 KirolaMendi ibilaldi musikatua garagarrilaren 14tik abuztuaren 1era izango da.
Urmuga mendi ibilaldi musikatua da, garagarrilaren 14tik abuztuaren 1era, mendebaldetik ekialdera, Euskal Herri osoa zeharkatuko dauena. Angulo mendatean hasi eta Hiru Erregeen Mahaiko tontorrean amaitu, Urduñatik Isabaraino. Herrietan eta mendi tontorretan musika saio berezi eta ikusgarriak eginez. Mendizaleak, Felipe Uriarte orain 40 urte Everesteko Tximist euskal espedizinoko kideak gidatuko ditu. Migel Zeberio da zuzendari artistikoa eta Miren Zeberio, barriz, Et Incarnatus Orkestrako ordezkaria.
Urmuga
Ertz luze batek zeharkatzen dau Euskal Herria
mendebaldetik ekialdera eta Kantauri eta
Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu urak.
Ertz luze eder honek Urmuga dau izena.
Salbada Mendilerrotik Auñamendietako Hiru
Erregeen Mahaiaraino, Urmugak Euskal Herria
josten dau. Gailurrik gailur, errekaz erreka,
zuhaitzez zuhaitz, Urmuga jostura luze bat da
gure geografian eta gure herri izakeran.
Mendizaleak eta musikzaleak garen hainbat
lagun batu eta ertz eder honetan musika
imajinatzen hasi ginan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!