2020/06/20 .

. | Jardunaldiak

Errefuxiatuen Mundu Eguna

.

Historian izandako joan-etorri gehienen lekuko gara. Mundu osoan 70 miloe personak baino gehiagok etxetik alde egin behar izan dabe gatazkak eta jazarpenak dirala eta, eguneratutako azken datuen arabera. Horreen artean, ia 30 miloe errefuxiatu dagoz eta horreetatik erdiak baino gehiago 18 urtetik beherakoak dira. Gainera, aberririk bako 10 miloe bizilaguni nazionalidadea eta oinarrizko eskubideak ukatu deutsee, berbarako, hezkuntzea, osasuna, enplegua eta zirkulazino askatasuna.

COVID19ren pandemiak eta arrazakeriaren kontrako azkenaldiko protestek erakutsi dabe zelan egin behar dogun mundu inklusiboago eta bardinzaleago baten alde, inor atzean geratuko ez dan mundu baten alde. Bizi dogun momentu honek erakusten deusku persona guztiok dogula zeregina gauzak aldatzeko burrukan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, bagilaren 20an, Errefuxiatuen Mundu Eguna dala eta, babes-lurralde lez hartzen dauen konpromisoa berretsi nahi dau, harrera-lur legez, giza eskubideen urraketa nabarmenakaitik etxea eta herrialdeetatik alde egin behar daben persona guztientzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu