Txurdinaga eta Errekaldeko udal kiroldegiek ateak zabalduko ditue bagilaren 19an
2020-06-19 09:17 Pil-pileanInstalazino guztien edukierea % 30 ingurukoa izango da.
Txurdinagan eta Errekalden, eguzkia hartzeko guneak partzelatu egingo dira, gainerako instalazioak bezela, metro biko distantzia fisikoa gordeteko.
Bagilean Bilbao Kirolak erakundeko abonatuek baino ezin izango ditue instalazioak erabili, aldez aurretik Bilbao Kirolakeko webgunean ordua hartuta.
Bilbao Kirolak erakundeak espazioak eta materialak garbitzeko neurriak zorroztuko eta desinfekzino-sistema bat ezarri dau kiroldegietako sarreretan eta instalazinoetako hainbat puntutan.
Bilboko Udalaren bost kirol instalazino izango dira zabalik: Artxanda, San Inazio, Zorrotza, Errekalde eta Txurdinaga. Miribillako kiroldegia garagarrilaren 1ean zabalduko da eta irailean udal kiroldegi guztiak edegita egotea aurreikusten da.
Txurdinagan eta Errekalden kanpoko ugerlekuak, eguzkia hartzeko gunea, padel eta teniseko pistak eta frontoia edegiko dira, hau da, Artxandako zerbitzu berberak. San Inazioko eta Zorrotzako kiroldegietan, gainera, barruko ugerlekuak eta squash pistak erabili daitekez, eta Zorrotzan bai eta atletismo pistea be.
Instalazinoetara eta kirol zerbitzuetara sartzeko beharrezkoa da aldez aurertik ordua eskatzea. Bilbao Kirolak erakundearen webgunean eskatu daiteke, gehienez be 48 ordu lehenago.
Jendearentzako ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, eta 16:00etatik 20:00etara. Eguerdiko etena garbiketako langileentzat da, igerilekuetako eremuak desinfektatzeko.
Kanpoko ugerlekuak eta eguzkia hartzeko lekuak
Uger eta plisti-plasta egiteko erabiliko dira, bereizita eta antolatuta. Kale bakoitzean heldu bat baino ez da egongo; heldu hori ume bategaz egon daiteke. Erabiltzaile bakotxa gehienez be 45 minutu egon daiteke kalean. Artxandan 12 kale atondu ditue uger egiteko, Txurdinagan 4 eta Errekalden 3.
Ugerleku txikiak olgetan egoteko eta familiek erabilteko izango dira. Ezin dira puxikak edo ur-pistolak erabili. Erabiltzaileen txandakatzea errazteko, uretan bainu bakotxeko gehienez be 15 minutu emon daiteke.
Ezin da ugerlekuko hondartzan egon, hau da, ugerlekuen inguruan. Erabiltzaileek beren toallea, txankletak eta bainujantzia erabili behar ditue, eta txanoa eta betaurrekoak erabiltea gomendatzen da.
Kiroldegi guztietako (Artxanda, San Inazio, Zorrotza, Txurdinaga eta Errekalde) solarium guneak neurri desbardinetako partzeletan banatu dira, bakarrik doazenentzat, bikoteentzat, familia edo taldeentzat, eta mobiduteko arazoak dituen personentzat. Espazioak holan mugatuta, erabiltzaileen arteko distantzia gordeko da.
Gehienez be 4 orduz erabili ahal izango dira (10:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 20:00etara). Webgunean eta kiroldegietako sarbideetan plano bat egongo da. Kontroleko langileek eta laguntzaileek partzela bakotxa non dagoan adierazoko dabe.
Estalpeko ugerlekuak
San Inazioko eta Zorrotzako estalpeko ugerlekuetan gune bereiziak dagoz bainu librerako eta olgetarako, eta hiruna kale ditue uger egiteko.
Edegi zituenean beharrezkoa ez bazan be, erabiltzaileen eskaria ikusita, bagilaren 19tik aurrera ordua eskatu beharko da bertara joateko.
Kanpoko ugerlekuetan lez, kale bakotxa heldu batentzat izango da, gehienez be 45 minututan. Heldu hori ume bategaz egon daiteke.
Nahitaezkoak izango dira toallea, txankletak eta bainu-jantzia, eta gomendatzen da txanoa eta betaurrekoak erabiltea.
Tenis eta padel pistak, frontoia eta squasha
Tenis eta padel pistetan eta frontoian gehienez be 4 persona izango dira pista bakotxeko; squasharen kasuan, persona bi izango da gehienezko mugea.
Gomendatzen da pistetara jarduera bakotxerako behar dan kirol jantziakaz eta kirol oinetakoakaz sartzea eta erabiltzaile bakotxak bere ur botilea eroatea.
Erraketa kiroleko pistetarako eta atletismo pistarako ordutegian ez da etenik izango: 10:00etatik 20:00etara.
Zorrotzako atletismo pistea
Atletismoko pista 60 personak erabili ahal izango dabe batera, gehienez be, baina taldeak 20 lagunekoak izango dira, gehienez be; halan da be, ezingo dabe alkar ukutu.
Kasu honetan be, ordutegia jarraikoa izango da 10:00etatik 20:00etara.
Higiene eta kontroleko neurriak
Ezin da hitzordu barik instalazinoetan sartu. Ordua Bilbao Kirolak erakundearen webgunean eskatu daiteke.
Bilbao Kirolak erakundearen kiroldegietako sarreretan, erabiltzaileek garbitu egin beharko ditue eskuak gel desinfektatzaileagaz: instalazino bakotxeko kontrol gunean topauko dabe. Oinetakoak be desinfektau egingo dira. Erabiltzaileek gel hidroalkoholikoa hainbat gunetan izango dabe.
Altzari publikoak ez erabiltea gomendatzen da: ulea sikatzekoak, iturriak, armairuak, dutxak eta aldagelak, zabalik egongo diran arren.
Maskarak nahitaezkoak izango dira instalazinoetan sartzeko; alkarren arteko tartea gorde ezin danean erabiliko dira. Sartzeko eta urteteko zirkuituak egongo dira.
Langileek pantaila-maskarak erabiliko ditu, beharrezkoa danean eta gel desinfektatzailea be bai. Harrerako guneetan babeserako pantailak egongo dira eta kontroleko langileak eta sorosleak antolatuta egongo dira instalazinoak eta ugerlekuak behar dan bezela dabizala ziurtatzeko.
Ur-mailen kontrolak indartu eta espazioak eta materialak garbitzeko eta desinfektetako maiztasuna be bai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!