Udaleku musikalak egingo ditue Itsasmuseumen

Bizkaie! 2020-06-18 13:50   Kulturea

Bilboko Koral Alkarteagaz hitzarmena sinatu dau museoak lehenengo aldiz.

Bilbon egindako aurkezpena (argazkia: Itsasmuseum) | Ikusi handiago | Argazki originala

Itsasmuseumeko eta Bilboko Koral Alkarteko arduradunek lankidetza-hitzarmena sinatu dabe. Horren arabera, musikea eta itsas ondarea buztartuko ditue, bien artean antolatutako ekimenei esker. Lehenengoa uda honetan bertan helduko da, umeentzako udaleku musikalak.

Sei eta hamar urte bitarteko neska-mutilentzako jarduerea izango da, bagilaren 29an hasi eta garagarrilaren 30era bitartean. Itsasmuseumen ez eze, Bilboko Arte Eder Museoan be udaleku musikalak antolatuko ditu Koral Alkarteak. Kasu bietan, udako aisialdirako plan kulturala eskainiko deutse umeei, musikea, kantua eta museoetako ondarea buztartuta.

Udalekuetan parte hartzen daben umeen osasuna babesteko, neurri bereziak kontuan izango ditue antolatzaileek.

Bilbon, Itsasmuseumen bertan egin dabe hitzarmenaren aurkezpena. Han izan dira Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko diputadu eta Itsasmuseumeko presidentea, Jon Ruigomez museoko zuzendaria, Iñigo Alberdi Koral Alkarteko gerentea eta Jose Miguel Lanzagorta presidentea. Aurreratu dabenez, udaleku musikalen ostean proiektu gehiago sortuko ditue alkarlanean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu