Bilbok uri-udalekuak atondu ditu umeentzako

Bizkaie! 2020-06-18 09:06   Pil-pilean

Aisialdi hezigarriko jarduerak be iragarri ditue nerabeentzako.

Bilboko Udalaren, erakunde pribatuen eta gizarte eta hezkuntza arloko erakundeen arteko lankidetzatik sortu da uda honetarako udalekuen eta jardueren programea. 2.600 leku inguru eskainiko dira udalekuetan, hau da, Goizeko udalekuetan, 6 eta 12 urte bitarteko edadebakoentzat eta zozketaz esleituko dira. Umeek udalekuetan jateko aukerea izango dabe. Izena emoteko epea bagilaren 17an hasi da.

Umeentzako udaleku horreetan sartzeko ordua 8:30etik 9:30era eta urteeerea be bai, 13:30etik 14:00etara udalekuetan jango ez dabenentzako eta 14:30etik 15:00etara udalekuetan jango dabenentzako. Garagarrilaren 6tik 30era izango dira, astebeteko aldietan eta aire zabalean egingo dira, uriko ikastetxe publiko batzuetan eta besteetan.

Udalak, gainera, hainbat eskaut-taldegaz lankidetzan, denpora libreko jarduerak eskainiko ditu, Bilboko parkeetan eta plazetan egiteko. 1.000 edadebako inguru, 8 urtetik 18 urtera bitartekoak, ibiliko dira Eskaut Uda Bilbon programaz gozetan.

Uri-udalekuen eta kalean egiteko jarduera horreen eskaintzaz gan, beste 330 leku eskaintzen dira Gaztekluba udal programan, piraguan, paddle surfean edo bizikleta-ibilbideetan egitekoak diran jarduerak eskainiz, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxuentzat. Jarduera horreek guztiak #BilbaoUda2020 ekimenera batu ditue, Bilboko Udalean landu baita, uriak aurtengo udan be kirol, kultur eta musika jarduerak izan daizan, besteak beste.

Udalak, gizarte eta pribatu eta hezkuntza-arloko beste erakunde batzuekaz batera, 4.000 plaza inguru eskainiko ditu garagarrilean eta abuztuan, 6 eta 18 urte bitarteko umeentzat eta gaztetxuentzat Bilbon egingo diran aisialdi hezigarriko jardueretan.

Berez, hiru programa dira: Goizeko udalekuak, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako uriko udalekuak, goizetan egingo diranak: 2.600 leku inguru, guztira. Eskaut uda Bilbon, uriko kaleetan eta parkeetan egingo dira jarduerak, eskaut taldeakaz, 8 eta 18 urte bitarteko 1.000 bat neska-mutikorentzat. Azkenik, #Gaztekluba Uda, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxuentzako udal programea, 330 leku eskainiko dituana piraguakaz, padel surfean, skate edo bizikletan egingo diran jardueretarako.

Programazino honen helburu nagusia da umeei eta nerabeei aire zabaleko eremuak eskaintzea oporretan aisialdi hezigarriko jardueretan ibilteko eta, aldi berean, familiei laneko bizimodua eta familiako bizimodua buztartzen laguntzea udan. Horrezaz gan, programokaz euskerearen erabilerea berreskuratzen da eta indartzen edadebakoen gizarte hartu-emonetan, sendotu egiten dira auzoetako lankidetza eta gizarte kohesinoko sareak eta indartu egiten da Udalaren ekipamenduen eta baliabideen erabilerea.

 

Goizeko udalekuak

Umeentzako uri-udalekuetan 2.600 leku gitxi gora behera eskaintzen dira 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Udaleku horreek Udalak laguntzen ditu diruz eta gizarte eta hezkuntza-arloko erakunde batzuek eta besteek antolatuta gauzatzen dira (Hazian, Panpotx, Tendel, Gure Lurra, Gurutze Gorria, Eragintza, Euskalerriko Eskautak Bizkaia eta Gazte Leku). Behar duten familiek udalekuak eta janaria aukeratu ahal izango ditue. Zerbitzua Udalaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetzeari esker eskaintzen da. Leku horreen % 10 zaurgarritasun egoeran dagozan umeentzat dira eta familia horreentzat udalekuak doban izango dira.

Bagilaren 6tik garagarrilaren 30era izango dira, astebeteko aldietan, Uriko ikastetxe publikoetako aire zabaleko eremuetan. Bilboko barruti batzuetan eta besteetan egingo diran programa horreetako edozeinetarako izena emoteko epea bagilaren 17an hasi eta 21ean amaituko da. Bagilaren 22an, barriz, zozketea egingo da, eta hilaren 23tik 25ra, ordainketea egin beharko da.

Argibidetarako eta izena emoteko:

San Inazio eskolea, Cervantes eskolea eta Mina del Morro eskola: Hazian (8:00 /15:00 h) 94.424.58.42 

Uribarri eskolea: Panpotx (10,30-12,30 / 16,30-20,00) 606 521 017 

Txurdinaga eskolea: Tendel (10:00 -13:00 de L a V) 946 410 479 

Garcia Rivero: Gurutze Gorria (9:00 /14:00) 678 406 878 

Iruarteta eskolea: Eragintza. (9:00/13:00)  688 81 84 96

Basurtu eskolea, Zazpi landa eskola: Gure lurra (9.00/11.00) 602 000 630 /
basurtuuda2020@gurelurra.org // 615 783 350 telefonora deitu.


Eskauta Udea Bilbon

Udalak, gainera, hainbat eskaut taldegaz lankidetzan, denpora libreko jarduerak antolu ditu. Aisialdi hezigarriko eskaintza hori 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxuentzat da, garagarrilaren 1tik 31ra.

1.000 inguru eskautek parte hartu ahal izango dabe jarduera horreetan. Argibide gehiago nahi izan ezkero, deitu 611 059 249 telefonora, astelehenetik barikura, 10:00etatik 18:00etara.


#Gaztekluba Udea

Bilboko Udalak #Gaztekluba Uda gazteentzako udako aisialdiko programea jarri dau martxan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskainiz garagarrilean eta abuztuan. Aisialdi osasungarria uriko nerabeentzat, udan. 330 leku inguru eskaintzen dira, 26 tailerretan, 5 jardueratan: piraguak, padel surfa, bizikletaz egiteko ibilbideak eta skatea. Tailer guztiek izango dabe prezio bera, sinbolikoa, euro bi.


Jarduera libreak

Ume eta gazteentzako jarduerak egingo dira Errekaldeko plazan, Gazte Leku erakundearen bitartez eta horreetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena emotea. Bagilaren 8tik 30era eta iraileko lehen astean, astelehen, eguazten eta barikuetako arratsaldeetan, 17:00etatik 19:00etara, eskaintzea txikienentzat izango da, sei eta bederatzi urte bitartekoentzat. Hurreratzen diranek, besteak beste, eskulanak, ipuin kontalariak eta jarduera fisikoak izango ditue. Eguen eta zapatuetan jarduerak hamar eta hamaika urtekoentzat izango dira.

12 eta 17 urte bitartekoentzat, uztailaren asteetan eta irailaren bigarrenenean goiz edo arratsaldeko jarduerak egingo dira, astean hiru egunetan. Jarduerak aire librean egingo dira, baina euria egiten badau Elejabarri zentroan erabiliko da.


Segurtasun neurriak

Bagilaren 15etik garagarrilaren 3ra, Bilboko Udalak formazino-saioak eskainiko ditu, COVID19 pandemiari aurre egiteko neurri eta gomendioei buruz, udalekuakaz zerikusia izango daben langile guztientzat. Higiene-neurriak eta alkarren artean itxi beharreko tarteei buruzko neurriak dira, taldeetan eta parte-hartzaileen artean be aplikau beharko diranak.

Parte-hartuko dutenek musukoak ekarri beharko dituzte. Eskuetako higienea zorrotzago gordeko da, eta neurriak ezarriko dira jende pilatzeak eragozteko jarduerak gauzatuko diren instalazioetako sarreretan eta irteeretan.

Janaria hotza izango da, higiene-neurriak bermatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu