Hemen da 'Euskal Eskola Publikoaz Harro' kanpainea
2020-06-17 13:52 Pil-pileanHorregaitik gagoz hemen, zerbitzu publikoak defendidu eta aldarrikatzeko.
Abenduaren 2an kanpainea aurkeztu eta EAEko ikastetxe publikoen artean atxikimenduak jasoten hasi ginan. Euskal Eskola Publikoaz Harro! adierazpenagaz bat egiteko eta kanpainearen logoagaz argazki bat bialtzeko eskatu geuntsen. Koronabirusak atrapau gintuan arte, 140 ikastetxeetako atxikimendu batu genduzan. Gure asmoa, atxikimenduakaz bideo bat editau eta maiatzean EAE mailako manifestazino esanguratsu bategaz amaitzea zan, baina COVID-19 pandemiak hankaz gora jarri euskun dana. Horregaitik, osasun krisia hasi arte jasotako atxikimenduakaz bideoaren edizinoari eutsi baina mobilizazinoa bertan behera itxi dogu.
Kanpainako bideoa aurkeztu eta hau guztia hasi besterik ez da egin: manifestuan agertzen diran aldarrikapenak agenda politikoan sartu nahi ditugu. Gaur egungo osasun eta jendarte krisiak agirian itxi dauen hezkuntza arloko arrakalea ikusita eta hezkuntzarako eskubide unibersalaz berba egiten dogun sasoi honetan, planteamendu horreek inoiz baino beharrezkoagoak dira.
Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarrikapenean salto kualitatibo garrantzitsua emon dogu. EAE mailan koordinau gara kanpaina hau aurrera eroateko, indarrak batu behar ziran eta konfinamendu-egoeran plataformak eta eskola publikoko hurrengo eragileak batu gara: Santurtzi, Bilbo, Oion, Astigarraga, Oarsoaldea Ordizi, Lasarte Oria, Zarautz eta Gasteizko plataformak; Goieskola, EHIGE, HEIZE, Steilas, LAB, CCOO, eta ELA, Ikasleen Sindikatua, Ernai, Gazte Komunistak eta Ikasle Ekintza. Kanpainan zehar, EAEko 140 ikastetxeren babesa lortu ditugu. 140 atxikimendu horreen atzean, mobilizau diran 140 ikastetxe dagoz, parte hartu duten irakasleak, pankartak egin dituen ikasleak, bideoak grabau dituen langileak eta familiak. 140 sinadura baino askoz gehiago dira, beren konpromisoa adierazo daben milaka persona dagoz atzean: 50.000 ikasle, 7.000 langile eta 40.000 familia inguru.
Horregaitik gagoz hemen, zerbitzu publikoak defendidu eta aldarrikatzeko, besteak beste, Hezkuntza Sailak sare publikoaren aurrean erakusten dauen itxikeriari aurre egiteko eta Eusko Jaurlaritzeak hezkuntza-sistemea pribatizetako eta hezkuntza-eskubidea merkantilizetako egindako politikeari erantzuteko.
Euskal Eskola Publikoko komunidade osoari eskerrak emoteko eta hurrengo urratsetarako indarrak batzeko. Horregaitik pausuak emoten hasi gara euskal eskola publikoaren aldeko Topagunea sortzeko. Tokiko hainbat plataformatan eta beste jendarte, politika eta hezkuntzako eragile batzuetan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidego mailan funtzionauko dau, euskal eskola publikoaren alde eta hezkuntza eskubidearen alde.
Alderdi politikoei interpelazino zuzena egiteko. EAEn laster egingo diran hauteskundeen aurrean eta arazoa konpondu beharrean larriagotuko dauen hezkuntza-lege baten mehatxupean egonda, alderdi politikoei Eskola Publikoaren aurrean daben jarrerea eta EAEko ikasleen hezkuntza-eskubidea baldintza beretsuetan zelan defendiduko daben argi adierazotea eskatzen deutsegu, are gehiago COVID-19ak arrakala hori handitu dauenean, ikasleen arteko aldean sakonduz.
Ze jarrera dabe alderdi politikoek gure Manifestuan salatzen ditugun Eskola Publikoaren arazoen aurrean?
COVID-19 pandemiak ekarri dau jendartearen arazoei aurre egiteko beharrezkoak dirala zerbitzu publiko indartsuak, osasuna eta jagoletzeagaz batera hezkuntzea barrubatuz. Oinarrizko eskubideak ezin dira esku pribatuen menpean egon, eskaintzea eta eskaerea produktu bihurtuz. Osasun-krisiak erakutsi dau aurretik ezarria egoan hezkuntza arrakala. Beraz, euskal hezkuntza-sistema osorako eskola publiko bakarra ezartzea ezinbestekoa da ikasle guztiek aukera-bardintasunean oinarritutako hezkuntza duina izan deien.
Azkenik, Euskal Eskola Publikoaz sentiduten dogun harrotasuna adierazo gura dogu, Koronabirusak sortutako egoereari aurre egiteko egindako ahalegin handiagaitik, familiek erakutsitako pazientziagaitik eta langile guztien jarrera profesional eta arduratsuagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!