Badator 2020ko Oholtzapetik

Bizkaie! 2020-06-17 08:22   Bertsolaritzea

Izarran, bagilaren 19an, Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta batuko dira.

2016an hasitako egitasmoari jarraituz 3. edizinoa izango da aurtengo hau. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai-jartzaile eta entzulea epaile izango dira. Saio bakotxean bertsolari bana sailkatuko da Araian egingo dan azken finaleko saiora. Entzuleen erabagia izango da zein bertsolari helduko dan Araiara. Finalean ez da irabazlerik izentauko.

Arabako Bertsozale Alkarteak Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile egitasmoaren 3. edizioa martxan jarriko dau bertsozaleen gozagarri.

Publikoaren epailetzearen arabera, finalera sailkatuko da saio bakotxean boto gehien jasoten dituana. Beraz, finalean, 4 bertsolarik kantauko dabe; finalean ez da epailetzarik egongo eta ez da irabazlerik izentauko.

Arabako Bertsozale Alkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko ditue.

Saioaren eremura aurretiaz etorteko eskatuko jake bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskarea jarrita izatea eremuan sartu eta urtetako. Saioak irauten dauen bitartean, jarlekuetan maskara barik egon daiteke. Jesarlekuak banakakoak eta metro biko distantzian egongo dira, horreek saioaren aurretik eta ostean garbitu eta desinfektauko dira.

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen jake.


Egitaraua:


- Izarran, bagilaren 19an, barikuan, 20:00etan, Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.


- Artziniegan, bagilaren 26an, barikuan, 20:00etan, Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina eta Beñat Garaio. Gai-jartzailea: Ander Fernandez

 

-Bastidan, garagarrilaren 3an, barikuan, 20:00etan, Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea. Gai-jartzailea: Idoia Marauri,


- Maeztun, garagarrilaren 10ean, barikuan, 20:00etan, Manex Agirre, Manu Bendala, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa. Gai-jartzailea: Eli Plazaola.


- Finala, Araian, garagarrilaren 17an, barikuan, 20:00etan, saio bakotxean boto gehien jaso dituen bertsolaria. Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu