Chillida Leku bagilaren 20an edegiko dabe
2020-06-16 09:49 KultureaIceberg obrea eskainiko dau Myriam Pérez Cazabónek.
Hernaniko Chillida Leku museoaren ateak bagilaren 20an edegiko ditue barriro, COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduaren ondoren, udako solstizioa ospatzeko jantza-ikuskizun bategaz; Hernaniko Udalagaz alkarlanean atondu dabe ekimena.
Iceberg, Myriam Pérez Cazabón konpainiaren eskutik, jantza garaikideko obrea da eta konkista baten bidaia jorratzen dau. Ikusezina dan zeozeren bila abiatzen dan bidaia epikoa, aztertutako bidearen isla. Koreografoa eta Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren arteko lankidetzeari esker sortu zan muntaia koreografiko hau.
Distantzia baldintza egokiak bermatzeko, ikuskizuna 25 minutuko saio bitan egingo da: 12:00etan eta 20:00etan, bakotxeko 200 sarrera izango ditualarik.
Egun horretan, museoa 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara edegiko da, bisitariek be bisitau eta Lurra Kafetegia erabilteko aukerea be izan deien.
Kontuak kontu, apirilaren 17an, urtebete egin eban Chillida Lekuk urte batzuetan zarratuta egon ondoren, barriro ateak zabaldu zituanetik eta igaztik hona 80.000 lagun hartu ditu. Mireia Massagué zuzendariak adierazo dauenez, 'Momentu gogor honeei aurre egiteko danon indarra eta kolaborazinoa behar da gizartea, herritarrak aberasteko eta Eduardo Chillidak amestutako topaleku izaten jarraitzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!