Bueltan da Haizetara, online
2020-06-15 12:50 KultureaHaizetararen ibilbideko 14 urteak batzen dituan dokumentala prest dago.
Aurten ere zornotzarrek Haizetaraz gozetako aukerea izango dabe, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak antolatu dauen online programazino zabalari esker. Nazinoarteko Jaialdiak bere ibilbidean geldiune bat egin eta atzerantz begira jarri da azken 14 urteei, ondoren aurrera egin eta 2021ko edizinorantz joateko, 15. edizinora, aurten bertan behera gelditu baita osasun larrialdiaren ondorioz.
Aurten ez da lehiaketarik egongo, bandak ez dira Amorebieta-Etxanoko kaleetatik ibiliko herritarrak atzetik dituelarik bandarik onena aukeratzeko eta gune gastronomikorik be ez da egongo. Halan da be, Haizetarak, bagilaren 19tik aurrera egitekoa zanak, aurten 14+ edizinoa izango dau, aurten 15 urte egingo zituan jaialdia.
Haizetararen online edizinoak epaimahaikide izan ziranen parte-hartzea izango dau, esaterako Roberto Moso edo José Miguel López kazetariak; eta saria irabazi eta arrastoa itxi eben bandak: Tokyo Brass Style, yo’nle, Balkan Paradise orchestra, Sugarri edo La Banda de la María. Euren testigantzakaz eta antolakuntzako batzuekaz, jaialdiaren 14 urteak gogoratuko ditugu, saioetako irudiakaz eta musikeagaz, bagilaren 19an 20:15ean ondoko webguneetan estreinauko dan dokumentalean:
https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/
Horrezaz gan, jaialdiaren historian zehar ibilbide bat egin ahal izango da, ondokoei erreparauta, besteak beste, diseinu grafikoa, kartelen eboluzinoa, argitaratutako liburuxkak, parte hartzen daben txokoek jasotako diplomak, sariak edo banden laguntzaileek eroan dituen kamisetak.
Erakusketea Zelaieta parkean egongo da ikusgai bagilaren 19tik garagarrilaren 12ra, Haizetara kaleko jaialdi bat baita, eta kalean egon behar baitzan, baita Haizetararen webgunean eta ondokoan: Ametx
Era berean, Unai Sasuategi argazkilariak online erakusketa bat egingo dau, Haizetararen espiritua islatzeko, jaialdiko 14 edizinoetan egindako argazkien aukeraketa bategaz. Bagilaren 19tik aurrera Haizetararen webgunean eta Zelaieta Zentroko online erakusketa gelan ikusgai egongo da. Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!