Arriaga Antzokiak edukierea handitu eta sarrera gehiago jarri ditu salgai

Bizkaie! 2020-06-15 07:55   Kulturea

Bagilaren 17tik aurrera Arriaga Antzokiak ateak zabalduko ditu barriro.

Aurreikusitako edukierea handiagoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremurako normaltasunerako transizino prozesuaren 3. fasea kudeatzeko eta apliketako arauak ezartzen dituan bagilaren 7ko Lehendakariaren 13/2020 Dekretuaren arau aldaketea jaso zan eta horri esker,
hasieran aurreikusitakoak baino jesarleku gehiago egongo dira salgai.

Arriaga Antzokiak, bere jesarlekuak aztertu eta personen arteko distantzia fisikoari buruzko osasun-baldintzak beteteko banaketea aztertu ondoren, 59 sarrera gehiago jarriko ditu salgai ikuskizun bakotxerako gaurtik aurrera eta dagoeneko salgai egozan 246 sarrerei gehituko jakez. Holan, 305 eserleku egongo dira bagilaren 17tik garagarrilaren 23ra bitartean egingo diren 19 ikuskizunetarako. Oso neurri positiboa da, ikusle gehiagori emongo deutsolako ikuskizunetara joateko aukerea. Duda barik, jente askok eskertuko dau hori, izan be, joan dan 4an bagileko eta garagarrileko denporaldirako sarrerak salgai jarri zireaetik ikusi dan salmenten erritmoa oso ona izan da.

Gogorarazo behar da ikuskizun guztietarako sarrerek 15 euroko kostu bakarra dabela (12 euro Arriagaren Adiskideentzat) eta 30 eurorengaitik hiru ikuskizunerako bonua eskuratzeko aukerea emoten dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu